Uztaila 2010
A A A O O L I
« eka    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Jon Azpiazu bikain Embrun Man proban

DSCF3830.JPG

Aurreko abuztuaren 15an Embrun (Frantzia) herrian Embrun Man proba ospatu zen eta Jon Azpiazuk karrera bikaina egin zuen. Aitor Alberdi ere proba egitera animatu zen, baina ezin izan zuen amaitu.

Embrun Man proba goizeko 6etan hasi zen, oraindik ere ilun zegoela. Egin beharreko distantzia oso luzea izan zen. Igeri 3,8 km egin behar izan zituzten herri horretako lakuan. Bizikletan 185 km egin behar izan zituzten, aldapaz beteriko ibilbide batetik, tartean Izoard (2.360 m) mendate izugarria igo behar zutela. Azkenik korrika maratoia (42,190 km) egin behar izan zuten, berriro ere ibilbide malkartsu batetik.

Igerian Aitor atera zen aurrena eta Jon 20 bat minutura. Bizikletan distantzia horiek mantendu egin zituzten. Biak bizikletako saioa lasai egitera. Lasai bai baina abiadura handian osatu zuten bizikletako proba. Aitor lehenago hasi zen korrika, baina ezin izan zuen ezer ere ez jan ez edan. Horren ondorioz txakalaldia etorri zitzaion eta proba utzi behar izan zuen korrika 20 km korrika osatuta zeuzkanean.

Jon ondo iritsi zen korrika egitera, oso sentsazio onekin, eta lasai hasi zen korrika egiten, indarrak gordetzen. Pixkanaka gogorragoa egin zitzaion saioa. Azken kilometroak luzeak egin zitzaizkion, baina azkenean helmugara oso ondo iristea lortu zuen. Gainera sailkapen bikain bat lortu zuen, 26. helmugaratuz. Zorionak Jon!

Sailkapena:

Postua Abizena Izena Denbora
26 Azpiazu Jon 11:25:14

Sailkapena

DSCF3794.JPGDSCF3801.JPGDSCF3809.JPGDSCF3814.JPGDSCF3816.JPGDSCF3817.JPGDSCF3826.JPGDSCF3836.JPGDSCF3837.JPGDSCF3841.JPG

Argazkiak

Triatloiko web orria

Iruzkina idatzi

 

 

 

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>