Igande goizean ospatu zen Donostiako 4. esprint triatloia eta karrera bikain bat egin ondoren bigarren egin zuen Aitor Alberdik.
Proba, aipatu bezala, esprint distantziakoa izan zen. Hau da igeri 750 m, Ondarretako hondartzan zehar, 20 km bizikletan, ibilbide lau batean, Usurbilera joan eta etorri, eta azkenik, 5 km korrika Kontxako pasealekutik.
Taldekoen artean ibilbidea osatzen lehena Aitor izan zen. Igeri ondo egin ondoren bizikletan aurreko taldean sartu zen. Bertan, konforme ez, eta behin baino gehiago saiatu ondoren Usurbilen bakarrik alde egitea lortu zuen. Ondorioz, gainerako bizikletako saioa lasterketaren buruan bakarrik egin zuen. Korrika egitera bakarrik iritsi zen eta ibilbide gehiena aurrean egin zuen, baina, azkeneko 500 m-tan Urretxukoa den Aritz Egeak gainditu egin zuen.
Bestalde, proba honetan nabarmentzekoa izan da gure taldekoen parte hartze handia, denera 13 kirolari. Beni izan zen taldekoen artean bigarren helmugara iristen, oraingo honetan ibilbidea alde izan zuen, bizikleta laua izan zelako eta aurreko talde batean eustea lortu zuelako. Josetxo izan zen hirugarren eta beterano II mailan irabazi zuen. Hirurek batera taldekako 4. postua lortu zuten.
Goraipatzekoa izan zen Jon Aramendiren debuta, bere lehen triatloia osatzea lortu zuen. Zailtasunak zailtasun helmugara iritsi zen. Izan ere bizikletako ibilbidean talde handi batean zihoala eroriko handi bat egon zen eta buruz behera erori zen. Baina ez zen izutu eta gainerako ibilbidea bukatu zuen. Gainera, proba Ainhoarekin (emaztea) batera bukatu zuen.
Matxinek bizikleta oso on bat egin eta gero taldeak aurreratu zituen. Beste birekin ihes egin eta aurrera egiteko gai izan zen, ondoren korrika ondo aguantatzeko. Roman, Beni bezala, bizikletako ibilbidea aprobetxatu zuen talde batean sartzeko. Izan ere, nabarmentzekoa izan zen talde handiak egin zirela bizikletako saioan eta ondoren korrika norberak bere tokia hartu zuela. Betiko martxari jarraituz Danik lasterketa on bat egitea lortu zuen eta oso ondo bukatu zuen. Sergio pixkanaka erritmoa hartzen ari da, baina benetan gogorra egin zitzaion proba hau eta dena emanda bukatu zuen. Robertok gustua hartu die triatloiei eta proba askotan parte hartzen ari da, geroz eta hobeto dabil eta karrera hau horren seinale izan da. Josebari ere lagundu dio bere bigarren triatloia bukatzen eta gustura zegoen. Josebak triatloiak nolakoak diren eta gero, konfiantza gehiagorekin abiatu zen lasterketa honetan eta hobeto bukatzea lortu zuen.
Nesketan Gemma izan zen lehena bukatzen, sailkapen orokorrean 20. izanik. Igerian gustura ibili zen, baina bizikletan taldeak harrapatu nahian ibili zen. Hala ere, azkenean korrika ongi egiteko gai izan zen. Hurrena, aipatu bezala, Ainhoa izan zen. Igeriketak bere maila eman ondoren bizikleta on bat egin zuen eta Gemma gainditzea lortu zuen, baina azkenean, korrikako saioan bere senarrarekin elkartu eta atzera egin zuen. Bestalde Idoia ere atera zen, baina bizikletan zihoala eroriko handi bat ikusi zuen eta zaurituak laguntzen geratu zen, ondoren erretiratzeko.
Nesken sailkapena:
Postua | Abizena | Izena | Denbora |
20 | Hernandez | Gemma | 01:14:43 |
22 | Garcia | Ainhoa | 01:15:29 |
Taldekide mutilen sailkapena:
Postua | Abizena | Izena | Denbora |
2 | Alberdi | Aitor | 01:00:38 |
31 | Benitez | Jose Manuel | 01:04:01 |
40 | Mujika | Josetxo | 01:04:49 |
84 | Matxinandiarena | Iban | 01:09:03 |
94 | Lopez | Roman | 01:09:42 |
138 | Heras | Dani | 01:12:20 |
154 | Heras | Sergio | 01:12:56 |
168 | Renilla | Roberto | 01:13:35 |
191 | Aramendi | Jon | 01:15:29 |
216 | Garmendia | Joseba | 01:18:14 |
Mutilen sailkapena
Triatloiko web orria
Argazkiak: https://goo.gl/photos/S6DBwKp8xYVZoi5k7
Aupa! Zorionak guztioi, batez ere Joseba Garmendiantzako. Egia esanda nik ez diot askorik lagundu, merito guztia berea da. Kasi ezin izan zuen parte hartu baina azkenengo minutuan dortsala lortu zuen. Hasiera hori pixkat estresantea izan zuen baina oso gustora bukau zuen.
Nire aldetik, kronikan jarri didazue geroz ta hobeto nabilela baina uste dut denbora txarra egin dudala. Sensazio onak ez nituen seguruasko lo gutxi egin nuelako (6 ordu edo), neoprenorik gabe probatu nun igeri egiten (ez dakit onerako izan zan o ez…) ta bizikletako katea atera zitzaidan. Bizikletan ez nun talde polit bat arrapatzerik izan, Bermeon kontrakoa. Bakarrik bueltan Biarritzeko batek nere erritmora zihoan gutxi gora behera baina ez ginen moldatu errelebo onak egiteko. Batera heldu ginen boxesetara ta korrikaldia beti aurretik egin nun baina azkenengo 200 metrotan erritmo aldaketa egin zuen ta 6-7 korrikalari aurreratu gintuen. Kriston pikea arrapatu nun baina ni ya fundituta neon ta ezin izan nion egurra eman. Nire helburua da Lekeitio ondo egitea eta berton gurutzatzen baldin ba naiz berarekin NO SE ME ESKAPA NI DE PALO!!!
ANIMO eta errekuperaketa ta deskanso onak egin!!!!
Ahaztu gabe…ZORIONAK AITOR!!! ERES UNA MAQUINA! Baina hurrengorako hitzegindakoa, taldekako estrategia geixo JAJAJAJ Badakizu prezisio tiroketan duela gutxi ibilita naizela?? Asmatu egingo nuke… ;-).