Aitor Alberdi 8. Eguesen eta Aintxine Kerejeta 3. Galilean

Apirilaren 11an, igandea, “Egueseko XI. duatloia” ospatu zen. Proba hau Euskal Herriko zirkuituko bosgarren lasterketa izan zen.

Distantzi motzekoa izan zen Egueseko proba, hau da, 8 km lasterka Sarrigureneko inguruetan, 36 km bizikletan Arangureneko aranean eta bukatzeko berriro ere 4 km lasterka. Irteeran 140 parte-hartzaile elkartu ziren eta proba Patxi Vila txirrindulari ohiak irabazi zuen Hektor Llanos izan zelarik bigarren sailkatua.

Urola Asirauto Plazaolako 5 taldekide bertaratu ziren Iruñeara.

Mutiletan Aitor Alberdik bizikletan egindako lan onari esker 8. postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean. Gainontzeko parte-hartzaileak Jon Murua, Raimon Diaz eta Asier Murua izan ziren.

Aipatu, maiatzean alde batetik Aitor Alberdik Lanzaroteko Ironman famatuan eta Jon Muruak Tarragonan ospatzen den IronCatean parte hartuko dutela.

Neskei dagokionez Idoia Garde izan zen taldeko kirolari bakarra Eguesen eta proba 10. postuan amaitzea lortu zuen.

Beste alde batetik Errioxan Galileako esprint duatloia ospatu zen eta bertan Aintxine Kerejetak podiumera igotzea lortu zuen proba 3. postuan amaitu ondoren.

Zirkuituko hurrengo probak San Adrian (Nafarroa) apirilaren 17an eta Azkoitia apirilaren 18an izango dira. Era berean apirilaren 17an Arrigorriagan Euskadiko distantzia luzeko txapelketa jokatuko da.

Argazkiak: https://goo.gl/photos/Skh75bjaegjRQ4Cf7

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude