Jon Azpiazu 3. La Capleko ironman erdian

Beni 3. V1ean, Josetxo 2. V2an eta Gema 4. emakumezkoetan Euskadiko akuatloi txapelketan.

Triatloi denboraldia amaitze aldera dagoen arren, Urola Asirauto Plazaola taldeko kideek emaitza onak lortzen jarraitzen dute. Honela, Jon Azpiazuk 3. postua lortu zuen La Caplen (Frantzian) ospaturiko ironman erdian. Emaitza honekin eta duela gutxi Gasteizen lortu zuen Europako Txapelketan bigarren postuarekin, abuztuan Ingalaterran lehiatuko duen Ironmanean parte hartzeko prestakuntza bide onetik doala baieztatu du.

Beste alde batetik, pasa den larunbatean Plentzian Euskadiko Akuatloi Txapelketa ospatu zen. Lehenbizi 2,5 km osatu behar ziren korrika, ondoren kilometro bat igeri eta amaitzeko beste 2,5 km korrika. Plentziara lau taldekide hurbildu ziren proban parte hartzeko.

Gizonezkoetan Aaron Royle australiarrak irabazi zuen proba eta emakumezkoetan Cristina Zurbituk.

Jose Manuel Benitez 23. postuan sailkatu zen eta Euskadiko Txapelketan 3. sailkatu zen Beteranos 1 mailan. Josetxo Mugika 37. izan zen eta 2. Euskadiko Txapelketan Beteranos 2 mailan.

Emakumezkoetan Gema Hernandez 4. postuan sailkatu zen Euskadiko Txapelketan sailkapenean lortu zuen 5. postuari esker. Beste alde batetik, Idoia Gardek ez zuen proba amaitzerik izan arazo fisikoengatik.

Plentziako sailkapenak
Plentziako argazkiak: https://goo.gl/photos/TU6v2eSPKCyQnyo1A

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude