Neskak 3. taldeka Hondarribiko triatloiean

Nesken taldeak goraipatzekoa den 3. postua lortu zuen Hondarribiko triatloiean. Podium honek duen garrantziaz konturatzeko, kontuan izan behar da nesken artean izandako parte hartze handia; guztira 8 talde eta 75 kirolari. Triatloi hau euskadiko txapelketako 2. proba izan da eta aurrekoa bezala sprint distantzian jokatu da. Aipatzekoa da, halaber, Gema Hernandezek lorturiko 6. postua, Radka…

Edu Perez Gipuzkoako txapeldun orde

Asteburu honetan ere taldea bi proba desberdinetan azaldu da. Batetik, larunbatean Bermeoko triatloia ospatu zen, Euskadiko zirkuituko estreinako proba. Esprint distantziako ekitaldi honetan 5 taldekide lehiatu ziren. Beste alde batetik, igandean Eibarren Gipuzkoako txapelketa ospatu zen. Bertan Edu Perez txapeldun orde izan zen beterano I. mailan eta Josetxo Mugika txapeldun beterano II. mailan. Aipagarria halaber,…

Asteburu betea gure kirolarientzat

Asteburu benetan betea izan da hau taldearentzat. Bi duatloi ospatu dira euskal zirkuituaren baitan, bietan Josetxo Mujikak garaipena lortu duelarik beterano II. mailan. Larunbatean Arbizuko duatloia ospatu zen distantzia motzean eta bertan Edu taldekideak ere parte hartu zuen. Igandean berriz Amorebietako duatloia lehiatu zen berriro ere distantzia motzean (9,8km. 35km. 4,8km) eta Josetxoz gain Aintxine…