Urola 3. Euskadiko txapelketan

Aurreko astean Lekeition esprint distantzian Euskadiko txapelketak jokatu ziren eta Urolako neskak 3. sailkatu ziren taldeka.

Asteburu arrakastatsua

Larunbatean Zarauzko triatloira gerturatu ziren taldekide guztiek proba amaitzea lortu zuten. Gainera Gema Hernandezek 3. postua lortu zuen bertan ospatu zen Gipuzkoako txapelketan. Igandean bestalde, Gipuzkoako garaikurra Josetxo Mujikak irabazi zuen beteranoen II. mailan eta Ainhoa Garciak 3. postua eskuratu zuen maila absolutuan.