Urola-Plazaolako atletak oso txukun Basaurin

Herenegun, hilak 18, ospatu zen Basauriko Duatloia, sprint distantzian. Goizeko 11:00etatik aurrera jokatu zen duatloi hau. 150 parte-hartzaile izan ziren irteera puntuan eta Urola-Plazaolako zazpi duatletak parte hartu zuten bertan. Parte hartzaileek korrika 6,2 km, bizikletan 20 km eta amaitzeko, berriro ere lasterka, 2,9 km osatu behar izan zituzten.

Ander Aguirre izan zen nagusi gizonezkoetan eta Saioa Olite emakumezkoetan. Gureei dagokienez, gizonezkoetan, Josetxo Mujika izan zen lehen taldekidea, 15.postuan. Bere atzetik sailkatu ziren Ivan Gonzalez, 25., Joseba Alberdi, 46., Iñaki Etxaniz, 57., Raul Montiel, 62. eta Raimundo Diaz, 92. Emaitza hauekin 4. amaitu zuten taldekako sailkapenean, podiumeko azken koskatik bi minutu eskasera. Lorena Hernandez 8. helmugaratu zen emakumezkoetan. Bere kategorian, berriz, beterano II mailan, garaipen berri bat erdietsi zuen Josetxo Mujikak.

Taldekideen jardun oparoa

Denboraldi honetan euskal zirkuituan jokaturiko 6 duatloietan dagoeneko hogei kide badira batean eta bestean parte hartu dutenak.

Hurrengo duatloiak

Datorren asteburuan hiru proba jokatuko dira. Larunbatean, hilak 24, Ermuko III. esprint duatloia eta Altsasuko duatloiak eta igandean, berriz, Amorebieta-Etxanoko Duatloia. Ermuan eta Altsasun esprint distantzia (5 km-20 km-2,5 km eta 5 km-22 km-2,5 km) osatu beharko dute partaideek eta Zornotzan, berriz, distantzia motza (10 km-35 km-5 km).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude