Bilboko VIII. Duatloia

Larunbat arratsaldean jokatu zen Bilbon euskal duatloi zirkuituko azken proba: Bilboko VIII. duatloia – Paul  Secoren oroimenez. Bertan 200 parte-hartzaile inguru izan ziren irteeran, tartean gure hiru ordezkari. Proba esprint distantzian jokatu zen. Duatletek bost kilometroko osatu zituzten lasterka Botikazarretik Udaletxeraino, eta alde beretik itzuli, ondoren 21 kilometro bizikletaz, Enekuri eta Artxanda igoz, oso aldapa gogorrak igoz, tartean %8-10ekoak ere bai eta amaitzeko 2,5 kilometroko lasterketa, Botikazarretik, Pedro Arrupe zubitik, Abandoibarratik eta Euskalduna Zubitik. Korrikako ibilbidea laua izan zen, erriberan zehar eginikoa.

Probako garailea Kepa Ruiz, 1:00:02rekin, eta Lourdes Oiartzabal, 1:11:01ekin, izan ziren. Urola-Plazaolako kideak, berriz, era honetan sailkatu ziren: Uxue Fernandez 8. emakumezkoetan eta gizonezkoetan Iosu Bareño 62. eta Jose Tomas Sanchez 120.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.