Larunbatean Espainiako Unibertsitate arteko Triatloi Txapelketa ospatu zen Puçolen (Valentzia). Bertan izan zen Ibone Sanchez kidea, UPV/EHUko taldekide bezala. Osatu beharrekoa esprint distantziako triatloia zen: 750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrika.
Parte-hartzea handia izan zen: nesketan 70 inguru aurkeztu ziren. Ibonek arazoak izan zituen lasterketaren lehen atalean, baina bizikleta saio on bati esker indarrez iritsi zen trantsiziora eta bikain burutu zuen korrikako atala. Horri esker, sailkapen orokorrean 8. postua lortu zuen eta gainera lehen euskalduna izan zen; duela aste bat Euskadiko txapeldun izendatutako Ane Ziarani minutu bat baino gehiagoko aldea ateraz.
Unibertsitate arteko sailkapenean UPV/EHU 5. sailkatu zen.