Ecotrimad

Taldekide batek (Juan Antonio Seño) Madrilera jo zuen distantzia ertaineko triatloi bat burutzera. Kasu honetan egin beharreko distantziak: 1900 m igerian, 75 km bizikletan eta 21 km korrika. Beroa ikaragarria izan zen eta jende askok bertan behera utzi zuen proba. Señok ere gorriak pasa zituen, lehenengo bizikletako arazo mekaniko batzuekin eta beroagatik gero, baina lasterketa amaitzea lortu zuen, 4:50:16ko denborarekin. Bere adin taldean 11. postua lortu zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude