Maiatzaren 5ean esprint distantziako triatloia izan zen Bermeon eta honek eman zion hasiera euskal triatloi zirkuituari. Parte hartzaileek igerian 750 m, bizikletan 20 km eta korrika, amaitzeko, 5 km osatu zituzten. Euskadiko txapelak ere bertan banatuko ziren.
Irteerara ia 400 parte hartzaile gerturatu ziren. Lasterketa Jon Unanuek irabazi zuen 1:12:14ko marka ezarriz; nesketan garaile Estefania Gomez izan zen 1:23:21 denborarekin. Taldekideei dagokienez, helmugaratzen lehena Iñaki Etxaniz izan zen 128. 1:23.37 denborarekin. Atzetik, Josetxo Mujika 134. eta Joseba Alberdi 285. (gurpila zulatu arren, lasterketa amaitzea lortu zuen).
Beterano II mailan Josetxo 3. izan zen eta hortaz, Euskadiko txapelketan ere podiumera igo zen 3.aren saria jasotzera.