Euskal zirkuituko hamabigarren proba jokatu zen igande goizean Azkoitian. Goizeko 11etan zuten hitzordua duatletek eta taldeko bost kidek hartu zuten parte bertan. Guztira 8 km korrikan, 36 km bizikletan eta amaitzeko beste 4 km osatu behar izan zituzten lasterka. Taldeko neskei dagokienez, bi izan ziren goizeko 11etan irteera puntuan. Aintxiñe Kerejeta eta Gurutze Altuna 6 eta 7. sailkatu ziren, atzetik aurrerako lasterketa egin ondoren, bizikletan tarteak asko moztu eta postu asko aurreratuz. Amaieran 1:57:20 denbora ezarri zuten. Nerea Etxeberria izan zen nagusi kategoria honetan, 1:48:47rekin.
Taldeko hiru gizonek parte hartu zuten nesken irteera baino hamar minutu beranduago hasiera eman zitzaion proban eta azken boladan bezala Josetxo Mujika izan zen helmugaratzen lehena, 12. beterano II mailan beste garaipen bat etxeratu du asteburu honetan ere. Jose Manuel Benitez 50. helmugaratu zen eta Jose Tomás Sánchez 111. Taldeka 11. amaitu zuten. Sailkapen orokorrean Ander Aguirre izan zen nagusi kasu honetan.