Debako triatloia

400 triatloilari inguru bildu ziren igandean Deban, Euskadiko triatloi zirkuituari hasiera emango zion frogari aurre egiteko. Urola Plazola taldetik 9 parte hartzaile aurkeztu ziren. Distantzia bereziak ezarri zituzten aurtengoan: 900 m igerian, 30 km bizikletan eta 5,2 km korrika.

Lasterketako garaileak Jon Unanue eta Nuria Martinez izan ziren. Taldekideen postuak berriz honakoak: Mikel Murua 72., Jon Telleria 83., Joseba Alberdi 87., Jon Murua 169., Juan Carlos Delgado 183., Roberto Renilla 184., Juan Carlos Rueda 193. eta Oier Diaz de Espada 203. Nesketan, Aintxiñe Kerejeta 23. izan zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude