Igandean, hilak 3, jokatu zen Saloun Ironman distantziako proba gogor hau eta bertan parte hartu zuen Jon Murua taldekideak. Oso proba luzea da, guztira igerian 3800 m, bizikletan 180 km eta amaitzeko korrika maratoia (42,2 km) egin behar baitira proban zehar. 300 triatloilarik baino gehiagok hartu zuten parte.
Lainoturik hasi zuten lasterketa, bizikletako saioan euria ere izan zuten, eta korrikako saioa hasterako atertu eta eguzkia atera zen; horrek maratoia 29ºCrekin burutzera behartu zituen. Baldintza hauetan lasterketa are gogorragoa egin zitzaien.
Probako garailea Alexandre Touzard izan zen (09:28:24). Jon Murua bikain aritu zen eta 73. helmugaratu zen 11:37:24ko denborarekin.