Larunbat arratsaldean jokatu zen Ondarroan bertako triatloiaren edizio berri bat. Triatloi hau distantzia olinpikokoa izan zen eta irteera puntuan 350 parte-hartzaile izan ziren, probarako onarturiko kopurua erabat betez. Guztira igerian 1,5 km, bizikletan 41 km eta amaitzeko korrika 10 km osatu behar izan zituzten triatloilariek.
Proba nagusian Nicholas Kastelein, 1:58:58rekin, eta Bailie Ashlee, 2:14:10rekin, izan ziren garaileak. Gure lau ordezkari izan ziren bertan eta lan txukuna burutu zuten oso. Juan Antonio Seño, 60. izan zen (2:13:41), Josetxo Mujika, 83. (2:16:55), Joseba Alberdi, 133. (2:22:52) eta Roberto Renilla, 188. (2:29:03). Taldeka 22. amaitu zuten.
Distantzia olinpikoko Euskadiko txapelketa ere proba berean jokatu zen. Txapel nagusiak Jon Unanue eta Itsaso Leundak etxeratu zituzten. Josetxo Mujika taldekidea bigarren postuan sailkatu da beterano II mailan, Alejandro Altuna eibartarraren atzetik.