Larunbat arratsaldean jokatu zen Zarauzko sona handiko ekitaldiaren edizio berri bat. Triatloi hau distantzia ertainekoa izan zen eta irteera puntuan 650 parte hartzaile izan ziren, probarako onarturiko kopurua erabat betez. Guztira igerian 2,9 km, Getaria eta Zarautz lotuz, bizikletan 81 km, ibilbide gogor bati itzuli emanez, eta amaitzeko korrika 20 km osatu behar izan zituzten triatloilariek, Getaria eta Zarautz arteko ibilbide bati bi itzuli emanez.
Proba nagusian Eneko Llanos, 3:57:02rekin, eta Maider Gaztañaga, 4:37:12rekin, izan ziren garaileak. Gure ordezkari bat izan zen bertan eta lan txukuna burutu zuen oso Jose Manuel Benitezek. 172. helmugaratu zen 4:58:56ko denbora eginda.
Distantzia ertaineko Euskadiko txapelak ere proba berean banatu ziren. Horiek Eneko Llanos gasteiztarrak eta Maider Gaztañaga ordiziarrak lortu zituzten, proba nagusiko garaile berdinek.