Igande goizean Donostri esprint triatloia jokatu zen Gipuzkoako hiriburuan, euskal zirkuiturako puntuagarria. Bertan igerian 750 m, bizikletan 20 km eta korrika 5 km osatu zituzten 450 parte-hartzaileek.
Nesketan Ibone Sanchezek 2. postuan amaitu zuen proba, Nuria Rodriguez garailearengandik 14 segundora baino ez, 1:14:04rekin. Lorena Hernandez 14. helmugaratu zen eta Ainhoa Auzmendi 24. Osaturiko lasterketa bikainari esker taldekako sailkapenean bigarren amaitu zuten, Ondarroako nesken atzetik.
Gizonezkoetan Ignacio Muller izan zen garailea sailkapen nagusian, 1:02:33rekin. Gureen artean Roberto Renilla 74. sailkatu zen.