Lekeitioko XX. triatloia

Ekainaren 17ko arratsaldean jokatu zen Lekeitioko triatloia, antolakuntzagatik zein kirolarien mailagatik, sona handiko froga dena. Esprint distantziako triatloia izan zen eta irteera puntuan 475 parte-hartzaile izan ziren; horietatik 50 inguru neskak. Guztira igerian 0,75 km, bizikletan 20 km, ibilbide gogor bati itzuli emanez eta amaitzeko korrika 5 km eskas osatu behar izan zituzten triatloilariek.

Proba nagusian Nicholas Kastelein Australiarra (1:01:28rekin) eta Ainhoa Murua (1:09:08rekin) izan ziren garaileak. Gure ordezkarien artean berriz, Joseba Alberdi 101., Roberto Renilla 108. eta Jon Telleria 158, mutilen artean; eta neskei dagokienez: Lorena Hernandez 31., eta Aintxiñe Kerejeta 37.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude