Igande goizean Donostiako nazioarteko XXVII. triatloia jokatu zen Onditzen oroimenezkoa, euskal zirkuiturako puntuagarria. Gipuzkoako distantzia olinpikoko triatloi txapelketa ere izan zen hau. Bertan igerian 1500 m, bizikletan 40 km eta korrika 10 km osatu zituzten 800 parte hartzaileek.
Sailkapen nagusian, garailea Eneko Llanos izan zen 1:57:00 denborarekin eta nesketan berriz, Ashlee Bailie Australiarra 2:13:57 markarekin.
Gipuzkoako Txapelketari dagokionez, Egoitz Zalakain eta Maider Gaztañaga izan ziren garaileak.
Taldekideen artean, Ibone Sanchezek lasterketa ona burutu zuen eta 8. postuan amaitu zuen proba, Gipuzkoako txapeldunorde izendatuz. Gizonezkoetan Seño 69., Beni 123., Joseba Alberdi 126., JC Delgado 213. eta Daniel Heras 640. Taldekako sailkapenean, 57 taldetatik 20. sailkatu ziren.