Ekainak 30an arratsaldean jokatu zen Tuterako triatloia, “Reto del Ebro” ere deitua. Esprint distantziako triatloia izan zen eta irteera puntuan 120 parte hartzaile izan ziren; horietatik 10 inguru neskak. Guztira igerian 0,75 km (Ebro ibaian), bizikletan 20 km eta amaitzeko korrika 5 km osatu behar izan zituzten triatletek.
Proba nagusian Martin Ignacio Muller (1:03:48rekin) eta Ana Casares (1:14:02rekin) izan ziren garaileak.
Taldeko ordezkari bakarra izan genuen bertan, Ibone Sanchez. Azken aldiko martxari jarraituz, lasterketa ona burutu zuen eta helmugaratzen 2.a izan zen eta 23 urtez azpikoen mailan garaile.