Aritzalekuko triatloia

Larunbat arratsaldean ere, Aritzalekuko distantzia ertaineko triatloia jokatu zen Leraten, Euskal Herriko txapelketa izan zena. Bertan igerian 1900 m, bizikletan 91 km eta korrika 21 km osatu zituzten 150 parte hartzaileek.

Froga ibilbide aldapatsua dela eta oso gogorra da berez, baina larunbatekoa bereziki gogorra izan zen, haize zakarraren ondorioz. Horrek eragina izan zuen triatloiraliengan eta asko izan ziren froga amaitu gabe erretiratu zirenak.

Sailkapen nagusian, garailea Raul Amatriain izan zen 4:33:31 denborarekin eta nesketan berriz, Estefanía Gomez 5:29:51 markarekin. Eurak izan ziren Euskal Herriko Txapeldunak ere.

Taldekideen artean, Juan Antonio Seño izan zen lehena, sailkapen orokorrean 25. kokatuz eta Euskal Herriko Txapelketan 20. Parte hartu zuten besteak: Juan Carlos Delgado 58., Roberto Renilla 82. eta Jon Muruak eroriko baten ondorioz lasterketa bertan behera utzi behar izan zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude