Garaiko II. triatloia

Igandean Garai izan zen topalekua. Bertan distantzia ertaineko beste triatloi bat jokatu baitzen. Oraingo honetan bete beharreko ibilbideak distantzia hauek zituen: 2000 m igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrika.

Garaileak 4 ordu 37 minutu eta 20 segundo behar izan zituen froga osatzeko; Josu Uriarte izan zen. Nesketan berriz, Veronica Dominguez 5:41:47ko markarekin.

Taldekide bat ere izan zen bertan, Raul Montiel, sailkapen nagusian 9. izan zen 5:00:10 denborarekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.