Iruñeko triatloia

Igande goizez ospatu zen Iruñeko igeriketa elkarteko triatloia. Distantzia olinpikoa izan zen (1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta 10 km korrika) eta 100 triatleta inguru bildu zituen.

Urola-Plazaolako hiru kide ere han izan ziren. Helmugaratzen lehena Juan Antonio Seño izan zen 22. postuan 2:15:03ko denborarekin. Atzetik Ibone Sanchez 2:24:55 eta Roberto Renilla 2:26:23. Beste behin, Ibonek lasterketa ona burutu zuen eta emakumeen sailkapenean bigarren postua erdietsi ere.

Frogako irabazleak Martin Ignacio Muller 2:01:13 eta Ana Casares 2:21:23 izan ziren.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.