Sopela eta Barakaldo

Sopelako VIII. duatloia jokatu zen larunbat arratsaldean, esprint distantziakoa (5,2-19.2-2,5) eta bertan izan ziren Urola-Plazaola-Godoyko lau kide. Lasterketan Mikel Elgezabal (55:17) eta Inma Pereiro (1:04:38) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan. Gureen artean, berriz, lasterketa ederra eginda 13. helmugaratu zen Jon Azpiazu Tobar (58:10), Iosu Bareño 69. (1:03:24), Raimundo Diaz Mesonero 124. (1:08:25) eta José Tomás Sánchez 158. (1:12:19). Taldeka 13. sailkatu ziren.

Barakaldoko XIV. duatloia izan da asteburuko duatloilarien beste hitzordua, hau ere esprint distantziakoa (5-19-2,5). Gizonezkoetan Iurgi Etxeandia (55:39) helmugaratu zen lehena eta emakumezkoetan Inma Ruiz (1:11:04). Gure ordezkaritza ere izan zen bertan: Jon Azpiazu Tobar eta Juan Carlos Rueda Ayuso. Sailkapen orokorrean lehenak 15. amaitu zuen (58:03). Bigarrena, berriz, 36. helmugaratu zen (1:02:17) eta beterano I mailan, bere kategorian, 3. sailkatu zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude