Igande goizean Bizkaian izan zen zita. Zornotzan jokatu zen Euskadiko Duatloi zirkuituko hamaikagarren duatloia. Hau distantzia motzean jokatu zen (10km-38km-5km). Garaileak gizonezko eta emakumezkoen lasterketetan Iurgi Etxeandia (1:49:34) eta Lourdes Oiartzabal (2:10:56) izan ziren.
Urola-Plazaola-Godoy taldeko kideak ere izan genituen bertan, lau guztira. Gizonezkoetan Juan Antonio Seño izan zen lehen taldekidea 34. (2:01:55), Josetxo Mujika, bezperan Altsasun proba bikaina egin zuen beterano nekaezina eta istripu bat izan zuena Zornotzan proban zehar, 52. (2:05:21) eta Raul Montiel 71. (2:07:31). Taldeka 9. Sailkatu ziren.
Nesketan, berriz, Ibone Sanchez 5. helmugaratu zen (2:14:12).
Argazki gehiago: https://plus.google.com/photos/104948480658131943171/albums/5865246388560955505