Azkoitiko XIV. Duatloia

Larunbat arratsaldean jokatu zen Azkoitian euskal duatloi zirkuiturako puntuagarria zen hamargarren lasterketa. Hau gainera, Gipuzkoako Txapelketa izan zen. Duatletek 9,9km. korrikan, 40km. bizikletan, tartean Azkarateko mendatea igo eta Urretxura arteko ibilbidea osatuta, eta amaitzeko 4,8km. berriro ere lasterka herriko kaleetan. Beroak izan zuen eraginik eta are gehiago gogortu zituen probako ibilbidea eta atleten ahalegina. Lasterketako…

Eguesko XIV. Duatloia – Taldekako erlojupekoa

Nafarroan izan zen larunbat arratsaldean bigarren hitzordu bat eta bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko neskek. Sprint distantzian jokatu zen proba, korrika 5km. hasteko, bizikletan 21km. eta lasterketa beste 2,5km. amaitzeko. Berezitasun bat du proba honek, taldekide guztiek elkarrekin osatu behar dutela ibilbidea eta irteera minutu bateko tarteekin eman zitzaiola talde bakoitzari. Elite mailan parte hartu…

Gernikako-Lumoko XVIII. Nazioarteko Sprint Duatloia

Larunbat arratsaldean, hilak 6, jokatu zen Gernikan euskal duatloi zirkuiturako puntuagarria zen hamargarren lasterketa. Duatletek 5 km korrikan, 24 km bizikletan, tartean Urdaibaiko biosferako parajeak zeharkatuz, eta amaitzeko 2,5 km berriro ere lasterka herriko kaleetan. Lasterketako sailkapen orokorrean Emilio Martin (1:03:48) eta Inmaculada Pereiro (1:17:32) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan. Urola-Plazaola-Godoyko bederatzi taldekide…