Roberto Renillari elkarrizketa
Elkarrizketen atala estreinatzeko Roberto Renillarengana jo dugu. Berak Basaurin debutatu zuen duatloilari bezala. 1. Basaurira iritsi zinan garaian eta montaje guztia, jaleo guztia… ikusi zenuenean, galdetzen dizugu: zer egiten dut nik hemen? Bai, hori da neure buruari galdetu niona… Zer egiten ari naiz hemen
Basauriko duatloia
Aurreko igandean Basauriko XII. duatloia ospatu zen, Euskal Zirkuituko 3. proba. Proba euri artean ospatu zen eta hainbat gorabehera sortu zituen, batez ere bizikletako partzialean. Horietako bat ondoriorik gabeko Jon Azpiazuren erorketa izan zen. Bestalde Aitor Alberdik suerte txarra izan zuen bigarren aldiz korrika hasi baino lehen gurpila zulatuz.
Mungiako duatloia
Aurreko igandean euskal zirkuituko 2. proba jokatu zen Mungian (Bizkaia). Bertan ere izan ginen gure presentzia nabarmena izan zelarik eta 7 mutil eta 4 neska izan ginelarik. Bai mutiletan bai nesketan sailkapen aipagarriak eskuratuz, 3. eta 2. taldeka.
Debuta
Gure taldeko kideek emaitza onak lortu zituzten euskal zirkuituan, aurreko asteburuan egindako debutean. Barakaldon izan zen proba, eta Urolako hainbat triatloilarik parte hartu zuten, ondorengo emaitzak lortuz: Gizonezkoetan, Aitor Alberdik 6. postua, Josetxo Mugikak garaipena lortu zuen beterano 2 kategorian eta Jon Muruarekin batera 7. postuan sailkatu ziren taldekako sailkapenean. Emakumezkoetan, Ainhoa Garciak eta Gema…
Josetxo Espainiako Txapeldun
Taldeko kide den Josetxo Mujika Espainiako txapeldun geratu da beterano II mailan Benasquen jokatu den neguko triatloian.
Idiazabalgo krossa
Aurreko igandean taldeko hainbat kidek Idiazabalgo krossean parte hartu genuen. Iada indarrak berotzen ari gara laister hasiko den duatloi denboraldirako.
Babesle berria
Pozik aurkezten dizuegu gure babesle berria, Asirauto. Asirauto ibilgailuen salerosketako zentroa da eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia du. Behar guztietara egokitzen diren autoak dituzte, auto horiek guztiak berrikusiak eta bermatuak daudelarik.