Iraila 2010
A A A O O L I
« abu    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Taldeka bigarren postua lortu dute Gernikan neskek eta Arbizun mutilek

Mobile Upload

Gema Hernandez 4. Euskadiko Duatloi Sprint TxapelketanLarunbatean Gernikako Nazioarteko XV Duatloia ospatu zen, Euskadiko sprint distantziako Txapelketa izan zelarik eta era berean Euskal Herriko Zirkuitoko zortzigarren proba. Bart Aernouts belgiarra gizonezkoetan eta Alexandra Luison frantzesa emakumezkoetan izan ziren probaren garaileak. Partehartzaileek korrika 5,2 km, bizikletan 26 km Urdaibai inguruan eta bukatzeko 2,6 km korrika osatu behar izan zituzten.

Urola Asirauto Plazaola taldeko kideei dagokionez, neskek beste behin ohorezko postu bat eskuratu zuten Bilbaotri taldearen atzetik bigarren postua lortuz eta Euskal Herriko zirkuitoaren lidertzan mantentzen dira.

Goraipatzekoa Gema Hernandezek burutu zuen lasterketa bikaina, meritu handiko 9. postua lortuz sailkapen orokorrean eta 4. postua Euskadiko Txapelketan podiumetik 7 segundutara. Aintxine Kerejeta 18. , Ainhoa Garcia 19. eta Ainhoa Parrak 23. postuan sailkatuz taldearen lan ona borobildu zuten.

Gizonezkoetan Xabier Lopezek 95. postuan izan zen taldeko lehena helmugan. Parte hartu zuten gainontzeko taldekideak Jon Aramendi, Roberto Renilla, Aitor Izagirre, Raimon Diaz, Jon Murua, Arturo Mariscal eta proba arazo fisikoak medio bukatu ez zuen Asier Murua izan ziren. Guztiek maila altua duen proba honetan oso lasterketa duina osatzea lortu zuten. Taldekako sailkapenean 22. postua lortu zuten.

Igandean berriz, distantzia motzeko Arbizuko XV. Duatloia ospatu zen eta Euskal Herriko zirkuitoko bederatzigarren proba. Duatletek ibilbide gogor bati aurre egin behar izan zioten , lasterka 8 km, bizikletan 32 km eta berriro ere lasterka 4 km osatuz. Mikel Otaegi eta Radka Vodickova izan ziren probaren garaileak.

Urola Asirauto Plazaola taldeko bederatzi duatleta bertaratu ziren Arbizura. Gizonezkoetan taldekako sailkapenean bigarren postua eskuratu zuten Iruñako Lagunak Saltoki talde indartsuaren atzetik, Jon Azpiazu 9. , Aitor Alberdi 11. eta Josetxo Mugika 22. izan ziren taldearentzat puntuak eskuratu zituztenak.

Ezin aipatu gabe utzi Josetxo Mugikaren garaipen berri bat Beterano 2 mailan eta Jexux Lizarazu eta Edu Perezen 6. eta 7. postuan Beterano 1 mailan. Iñaki Etxaniz eta Jon Muruak maila ona eskeini zuten baita ere.

Emakumezkoetan Gurutze Altuna izan zen proba amaitu zuen taldekide bakarra zazpigarren postua eskuratuz sailkapenean eta bizikletan denbora onenetan egotea lortu zuelarik. Idoia Gardek ez zuen proba amaitzerik izan.

Datorren asteburuan taldeko hainbat kide Senperera joango dira larunbata eta igandean ospatuko diren maila eta distantzia ezberdinetako triatloietan parte hartzera.

Gernikako sailkapenak

Arbizuko sailkapenak

Arbizuko argazkiak

Duatloiko web orria

Iruzkina idatzi

 

 

 

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>