Iraila 2010
A A A O O L I
« abu    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Zirkuituko lehen triatloia Zierbenan ospatu da

IMG_6926.JPG

Maiatzaren 23an Zierbenako “Ipar Kutxa” Sari Nagusia triatloi olinpikoa ospatu zen. Hau izan zen Hego Euskal Herriko zirkuituko lehen proba.

Parte-hartzaileek goiz eguzkitsu batean igeriketako 1,5 km., bizikletako 45 km. eta amaitzeko korrikako 10 kilometroz osaturiko ibilbide gogor bati aurre egin behar izan zioten. Mikel Elgezabal gernikarra eta Itsaso Leunda hernialdetarra izan ziren 208 parte-hartzaile bildu zituen probaren irabazleak.

Urola Asirauto Plazaolako bost triatletek parte hartu zuten. Gizonezkoetan Mikel Murua izan zen taldeko lehena helmugan lasterketa bikain bat burutu ondoren 18. postua eskuratuz eta Josetxo Mugika(46. eta bigarren beterano 2 mailan), Beni (87.) eta Arturo Mariscalek (131.) osatu zuten taldea. Taldekako sailkapenean seigarren postua bereganatu zuten

Emakumezkoetan Gema Hernandezek 9. postua eskuratu zuen.

Era berean larunbatean Aitor Alberdik Lanzaroteko Ironmanean parte hartu zuen proba 10 ordu eta 8 minututan amaituz. Hurrengo egunetan bai Aitorrek eta Jon Muruak Ironmanetan bizitako esperientzien inguruan berri gehiago izango duzue.

Triatloi zirkuituko hurrengo probak datorren larunbatean Bermeon eta igandean Deban ospatuko dira, biak sprint distantzian.

Sailkapenak

Argazkiak

Iruzkina idatzi

 

 

 

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>