Bikotekako San Silbestre kros mistoa 2017

Aurreko bi urteetako arrakasten ondoren, San Silbestre kros mistoa antolatuko dugu Urola Trialoi Klubeko kideok abenduaren 31n. Proba, 16:30tan Areizaga-Kalebarren enparantzatik hasiko da eta 5 km-ko luzera izango du. Parte-hartzaileek 2,5 km-ko ibilbide lauari bi itzuli eman beharko dizkiote Urretxu eta Zumarragako kaleetan zehar. Proba erabat herrikoia izango da, (ia) edozeinek egiteko modukoa. Izen ematea…

Zumaia 2017

Uda amaitzen ari da baina gure triatletak ez dira geldirik egon. Pasa den larunbatean Zumaiako triatloia ospatu zen. Bertan, Josetxo Mujika garaile izan zen bere mailan eta neskek taldeka hirugarren postua lortu zuten Euskadiko txapelketan. Kronikak https://baleike.eus/zumaia/1504372162595-helene-alberdik-eta-urko-herranek-irabazi-dute-zumaiako-triatloia https://urolakosta.hitza.eus/2017/09/02/helene-alberdik-eta-urko-herranek-irabazi-dute-zumaiako-triatloia/ Bideoa https://www.youtube.com/watch?v=9wurAYOqeOw Argazkiak Baleike.eus: https://baleike.eus/zumaia/1504380769245-esprinteko-euskadiko-txapelketa-jokatuko-da-bihar-zumaiako-triatloian Mikel Calderón eta Oier Diaz de Espada:

Onditz 2017

Igande honetan Donostiako Onditz oroituz triatloi olinpikoa ospatu zen. Beste behin, taldekide asko aritu ziren lehiatzen. Bertan, Josetxo Mujikak garaile izan zen B3 mailan. Eta azpimarratzekoa da Iban Azarola egiten ari den denboraldia bere lehenengo urtean. Orokorrean emaitza onak denontzat. Gainera, aipatzekoa da Rosa Martinek bere lehenengo lasterketa egin zuela bi urteko geldialdiaren ondoren. Bideoa…

Lekeitioko triatloia 2017

Ekainaren erdi honetan triatloiak non nahi ospatzen ari dira eta Plazaola Urola Triatloi Klubekoek aste buru honetan ere lasterketa desberdinetan parte hartu dute. Larunbatean Euskal Herriko triatloi zirkuituaren barruan Lekeitioko triatloia jokatu zen esprint distantzian 750 m igeri, 20 km bizikletan eta 5 km korrika. Bertan, Plazaola Urola Triatloi Klubak partaidetza esanguratsua izan zuen. Bizkaiko…

Mutrikuko triatloia 2017

Asteburu honetan Mutrikun ibili gara. Gainera, Iban Azarola gairaile izan da junior mailan. Beste taldekideak Oier Diaz de Espada, Iosu Bareño eta Joseba Alberdi izan dira. Datorren igandean Pasaian egongo gara. Argazkiak Festak: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=eus&ev=2907&pag=p&c=no Kronika Lea-Artibai eta Mutrikuko hitza: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/05/27/helene-alberdik-eta-mikel-elgezabalek-irabazi-dute-mutrikuko-esprint-triatloia/4/

Bilboko triatloia 2017

Maiatzaren 20an bi triatloi ospatu ziren Bilbon: distantzia olinpikoan eta Ironman erdia. Proba olinpikoan  Ainhoa Garcia, Ainara Gonzalez, Iban Azarola, Oier Diaz de Espada, Asier Lertxundi eta Mikel Calderón egon ziren. Ironman erdian aldiz, Josetxo Mujika, Ander Erauskin, Toño Cuñado, Jose Mari Mujika eta Mikel Plazaola izan ziren. Argazkiak Festak Olinpikoa: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=eus&ev=2903&pag=p&c=no  Ironman erdia: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=eus&ev=2906&pag=p&c=no

Hondarribiko triatloia 2017

Igande goizean ospatutako Hondarribiko esprint triatloira Ainara Gonzalez, Josetxo Mujika, Joseba Alberdi, Iban Azarola eta Asier Auzmendi gerturatu ziren. Argazkiak Anne

Debako triatloia 2017

Bermeoko triatloiaren hurrengo egunean Deban izan genuen zita, hau ere esprint distantzian. Bertara Joseba Alberdi eta Juan Seño joan ziren. Kronika Ok Magazinea: http://ok-magazinea.com/okmagazinea_det.php?idioma=eu&id=1476

Bermeoko triatloia 2017

Pasa den larunbatean, maiatzaren 6an, Bermeoko triatloia ospatu zen esprint distantzian. Bertan izan genituen, Iban Azarola, Josetxo Mujika, Iñaki Etxaniz eta Oier Diaz de Espada. Ibanek juniorretan eta Josetxok beterano 3 mailan irabazi zuten. Argazkiak Festak.com: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=eus&ev=2894&pag=p&c=no Kronikak Busturialdeko Hitza: http://busturialdea.hitza.eus/2017/05/06/320-triatleta-bermeoko-lasterketan/ Zarauzko Hitza: http://zarauzkohitza.eus/zarautz/1494259939281 Maxixatzen: http://maxixatzen.eus/azkoitia/1494256058079 Azkoitri triatloi kluba: https://azkoitikott.blogspot.com/2017/05/bermeo-eta-debako-triatloia.html

Getariako triatloia 2017

Getarian eman zitzaion Euskal Herriko triatloi zirkuituari hasiera esprint distantzian apirilaren 29an. Bertara Urolako kirolari asko gerturatu ziren: Ainara Gonzalez, Ainhoa Garcia, Ander Erauskin, Iban Azarola, Oier Diaz de Espada, Josetxo Mujika, Joseba Alberdi, Jose Maria Mujika eta Mikel Plazaola hain zuzen ere. Partaideek ur hotz, baina lasaia, eguraldi ona eta ibilbide gogorra aurkitu zuten….

Duatloi txiki arrakastatsua

Pasa den larunbatean antolatu genuen 4. Urretxu-Zumarragako duatloi txikia arrakastaz ospatu zen. Eguraldia lagun izan genuen eta ume ugari gerturatu ziren, batez ere txikienen artean.  Hori dela eta, aurreikusi bezala, bi lasterketa egin ziren; lehenengo 2005 eta 2006an jaiotakoak eta ondoren 2003 eta 2004an jaiotakoak. Denera, 60 gaztetxo baino gehiago lehiatu ziren; gehienak Urretxu Zumarragakoak,…