Duatloi asteburu oparoa Urola-Plazaola Triatloi Taldearentzat

Iragan larunbatean, hilak 25, jokatu zen Mungiako duatloia, euskal duatloi zirkuituko hirugarren proba. Bertan izan ziren Urola-Plazaola triatloi taldeko gure hainbat kide. Bederatzi taldekideko tropela izan zen irteera puntuan. Guztira, aldiz, 200dik gora izan ziren parte hartu zuten duatletak.Mungia 017.JPGMungia 018.JPGEsprint distantziako lasterketa izan zen hau ere. Parte-hartzaileek korrika 5 km, bizikletan 20km eta amaitzeko, berriro ere lasterka, 2,5 km osatu behar izan zituzten. Korrika herri barruko ibilbide bati bi itzuli eta bat eman behar izan zizkioten. Bizikletako atalean, berriz, Mungia inguruko parajeetan antolaturiko 10 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten bitan. Ibilbide laua izan zuen oro har probak bere osotasunean, gorabehera handirik gabea.Mungia 053.JPGMungia 058.JPGMungia 059.JPGGizonezkoetan Iurgi Etxeandia zornotzarra izan zen garailea eta emakumezkoen lasterketan Londresko Joko Olinpikoen prestaketan buru belarri dabilen Ainhoa Murua zarauztarra. Gure ordezkarien lanari dagokionez Mikel Murua 22., Jon Telleria 40., Ivan Gonzalez 64., Iosu Bareño 70., Roberto Renilla 125., Jon Murua 131., Oier Diaz de Espada 162. eta Raimundo Diaz 193. sailkatu ziren. Joseba Alberdik zorte txarragoa izan zuen, arazo mekanikoak zirela medio ezin izan baitzuen helmugako marrarik igaro. Taldeka 8. amaitu zuten.

Atzo, berriz, Segoviako Moraleja de Coca herrian jokaturiko Espainiako txapelketarako sailkapen proban parte hartu zuen Ibone Sanchez taldekideak, elite mailan. Triatloi taldeko kide baten estreinaldia izan zen mota honetako lasterketa batean eta emaitza paregabea. 9. amaitu zuen lasterketa laudiarrak, apirileko azken asteburuan jokatuko den Espainiako Txapelketarako txartela eskuratuz.

Zorionak eta bejondeizuela guztioi!

Hurrengo hitzorduak Eibarko duatloia eta Izabako neguko triatloia dira. Lehena larunbatean jokatuko da eta bigarrena orain hilabete atzeratu zen, elurtea tarteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude