Iragan larunbatean, hilak 10, Urola-Plazaola taldeko kideek Oñatiko XXI. Duatloian parte hartu zuten
Oñatiko XXI. Duatloia
Larunbat arratsaldean jokatu zen dagoeneko hain sonatua den Oñatiko XXI. Duatloia. Hau euskal zirkuituko bosgarren proba izan da eta distantzia orain arteko luzeena: distantzia motzekoa. Gainera, bertan banatu ziren Gipuzkoako Distantzia Motzeko duatloiko txapelak ere.
300 parte hartzaile izan ziren irteera puntuan eta Urola-Plazaolako sei duatletak parte hartu zuten bertan. Parte hartzaileek korrika, herri barruko zirkuituan 10km, bizikletan 40km (Deskarga igo eta Urretxu eta Legazpi zeharkatuz) eta amaitzeko, berriro ere lasterka, 5km osatu behar izan zituzten.
Iurgi Etxeandia izan zen nagusi gizonezkoetan eta Maider Gaztañaga emakumezkoetan, probako sailkapen orokorrean. Gipuzkoako txapelak, berriz, Ander Aguirre eta Maider Gaztañagak jantzi zituzten. Gureei dagokienez, berriz, Josetxo Mujika izan zen lehen taldekidea, 53.postuan, 2:05:05ekin. Bere atzetik sailkatu ziren Juan Antonio Seño, 66., Raul Montiel, 137., Jon Murua, 162., Roberto Renilla, 184., eta Oier Diaz de Espada, 235. Emaitza hauekin 19. amaitu zuten taldekako sailkapenean. Bere kategorian, berriz, beterano II mailan, garaipena erdietsi zuen Josetxo Mujika nekaezinak.
Datozen probak
Euskal egutegiko hurrengo proba igandean jokatuko da, Basauriko Duatloia. Hau Sprint distantzian jokatuko da, goizeko 11:00etan hasita. Bertan ere irtengo dira taldeko kide batzuk.