Parejako V. triatloia

Astebete beranduago, abuztuaren 25ean, kasu honetan Guadalajaran, Ibone Sanchez berriro ere podiumera igo zen, Parejako distantzia olinpikoko triatloian bigarren postuan amaituz. Bere adin tartekoen artean, 23 urtez azpikoetan, postu bera erdietsi zuen. Guztira 300 triatleta izan ziren irteera puntuan eta lasterketako triatloilarien maila nahiko altua izan zen. Besteak beste Maria Ortega irabazlea Europako 23 azpikoen…

Nojako XI. akuatloia

Abuztuaren 18an jokatu zen Nojan (Kantabria) bertako akuatloiaren aurtengo edizioa. Bertan parte-hartzaileek 2,5 km korrika, 1 km igerian eta amaitzeko berriro ere 2,5kmko korrika saioa osatu behar izan zituzten. Urola-Plazaolak ordezkari bat izan zuen bertan eta emaitza oso ona eskuratu zuen. Ibone Sanchez oso urte ona egiten ari da eta 2. izan zen emakumezkoetan, Ainhoa…

Enbrunman

Andra Mari egunean, abuztuaren 15ean, jokatu zen Ironman distantziako proba hau Embrunen (Frantzia). Bertan Raul Montielek parte hartu zuen. Triatloirik gogorrenetako bat da hau distantzia luzekoen artean, distantziari (3,8 km igerian – 188 km bizikletan – maratoia korrika) ilunpean igeri egiten hastea eta bizikletako ibilbidean Alpeetako mendate batzuk igotzea gehitu behar baitzaio, tartean Izoard entzutetsua….

Iruñeko triatloia

Igande goizez ospatu zen Iruñeko igeriketa elkarteko triatloia. Distantzia olinpikoa izan zen (1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta 10 km korrika) eta 100 triatleta inguru bildu zituen. Urola-Plazaolako hiru kide ere han izan ziren. Helmugaratzen lehena Juan Antonio Seño izan zen 22. postuan 2:15:03ko denborarekin. Atzetik Ibone Sanchez 2:24:55 eta Roberto Renilla 2:26:23. Beste…