Larunbat arratsaldean, hilak 9, jokatu zen Duatloi Zirkuituko bosgarren proba. Distantzia motzekoa izan zen, denboraldiko modu honetako lehenengoa. Duatletek 10km. korrikan, 40km. bizikletan eta amaitzeko 5km. berriro ere lasterka osatu zituzten. Lasterketako sailkapen orokorretan Iurgi Etxeandia (2:01:17) eta Gurutze Frades (2:23:33) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan.
Bertan Urola-Plazaola-Godoyko lau taldekide izan genituen eta honela geratu ziren sailkapenean: 34. Josetxo Mujika (2:12:34), 37. Juan Antonio Seño (2:13:00), 86. Joseba Zabaleta (2:19:46) eta 196. Joxe Mari Mujika (2:36:32). Josetxok Euskadiko txapela erdietsi zuen beterano II mailan, gainera, denboraldiko bigarrena jadanik.