Larunbat arratsaldean, hilak 16, jokatu zen Duatloi Zirkuituko zazpigarren proba hau. Beraz, denboraldiko proben erdiak ia jokatu dira dagoeneko. Distantzia motzekoa izan zen Oñatiko lasterketa. Duatletek 10 km korrikan, 40 km bizikletan, tartean Antzuolatik Urretxura bidean Deskargako mendatea igoz, eta amaitzeko 5 km berriro ere lasterka. Lasterketako sailkapen orokorretan Felix Javier Martinez (1:53:55) eta Lourdes Oiartzabal (2:20:13) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan.
Bertan Urola-Plazaola-Godoyko zazpi taldekide izan genituen eta jarraian nola sailkatu ziren. Gizonezkoen artean: 60. Jon Telleria (2:06:00), 63. Josetxo Mujika (2:06:11), 118. Roberto Renilla (2:10:23), 119. Joseba Zabaleta (2:10:30), 150. Iosu Bareño (2:15:27) eta 197. Joxe Mari Mujika (2:23:58). Mikel Muruak, lasterketa bikaina burutzen ari zen arren, ezin izan zuen amaitu kolpe baten ondorioz. Taldeka 17. postua lortu zuten. Gainera, beste behin ere, Josetxo Mujika garaile izan zen beterano II mailan. Emakumezkoetan, berriz, Ibone Sanchez izan zen gure ordezkari bakarra, 7. amaituz (2:25:55).