Nafarroan izan zen larunbat arratsaldean bigarren hitzordu bat eta bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko neskek. Sprint distantzian jokatu zen proba, korrika 5km. hasteko, bizikletan 21km. eta lasterketa beste 2,5km. amaitzeko.
Berezitasun bat du proba honek, taldekide guztiek elkarrekin osatu behar dutela ibilbidea eta irteera minutu bateko tarteekin eman zitzaiola talde bakoitzari.
Elite mailan parte hartu zuten gureek eta lehen postua eskuratu zuen Urola-Plazaola-Godoyko laukoteak, gainera. Guztira 1:28:17ko denbora behar izan zuten, bigarren amaituriko Valle Aranguren taldeak baino hiru minutu eta erdi pasatxo gutxiago (1:31:54). Beraz, podiumaren gorenera igo ziren Gurutze Altuna, Idoia Garde, Ainhoa Auzmendi eta Aintxiñe Kerejeta.