Tuterako Triatloia

Sprint distantziako proba izan zen eta hau ere hilaren 13an ospatu zen. Bertan izan ziren taldeko hainbat neska. Ainhoa Auzmendi 9. (1:24:44), Rosa Martin 14. (1:30:13) eta Aintxiñe Kerejeta 16. (1:32:11) sailkatu ziren emakumezkoen artean. Taldeka, berriz, garaile izan ziren Urola-Plazaola-Godoykoak. Proban gizonezkoetan Martin Ignacio Muller nagusitu zen (1:03:15) eta emakumezkoetan Ana Casares (1:13:17).

Plentziako Akuatloia – Euskadiko Txapelketa

Larunbatean, hilak 13, ospatu zen Plentzian bertako akuatloia. Lasterkariek zelaiean korrika 2,5km, igerian 1km eta berriz ere zelaiean korrika 2,5km osatu behar izan zituzten proban. Urola-Plazaola-Godoyk benetan emaitza bikainak lortu zituen bertaraturiko hiru kideen lasterketa bikainei esker. Ibone Sanchez Euskadiko Txapeldun izan zen (36:41) eta Idoia Garde 6. (41:43) emakumezkoetan eta Jose Manuel Benitez 3….

Garaiko Triatloia

San Fermin bezperan, hilak 6, Gipuzkoa eta Bizkaia bitartean, jokatu zen Garaiko distantzia ertaineko triatloiaren 3.edizioa. Triatloilariek honako distantziak osatu zituzten: 2 km igerian, 90 bizikletan eta 21 lasterka. Gizonezkoetan Javier Miguel nagusitu zen (4:28:01) eta emakumezkoetan Nerea Etxeberria (5:29:38). Euskadiko Txapelak ere eurak bururatu zituzten. Gureek benetan proba txukuna osatuta honako emaitzak lortu zituzten:…

Donostiako Nazioarteko Triatloia, Onditz Oroituaz

Iragan igandean, ekainak 30, estatu mailan historikoena den triatloia ospatu zen Donostian. Aurreko edizioetan bezala, distantzia olinpikokoa  izan zen (1,5km-40km-10km) eta Euskadiko nahiz Gipuzkoako txapelak ere banatu ziren bertan distantzia honi dagokionez. Proba hau nazioarte mailakoa da eta benetan triatloilari onak izaten dira bertan urteak joan eta urteak etorri. Aurten ere halaxe izan da, azken…