Plazaola

Iturgintza – Saneamendua – Berogailuak Taldearekin bat egiten duen babesle berria aurkezten dizuegu: PLAZAOLA. Plazaola iturgintzari lotutako enpresa bat da. Plazaolak denbora asko darama herriko kirolarekin bat egiten. Gaur egun guri laguntzeaz gain idi probak  ere laguntzen ditu. Aurretik sokarirari eta korrikalariei (Behobian, maratoietan, lasterketa herrikoietan…) eman die babesa besteak beste. Gugan jarri duen ilusio…

Durangoko duatloia

Aurreko larunbat arratsaldean Durangoko Duatloia ospatu zen. Bertan izan ginen berriro ere eta oraingo honetan 9 km korrika 40 bizikletan eta 5 km korrika bete genituen, horietako asko euripean.

Aitor Espainiako txapelketan

Igande honetan Gasteizen jokatu den Espainiako Duatloi txapelketan parte hartu du Aitor Alberdik eta lasterketa duin bat burutu du.

Aitor Alberdi Euskadiko selekzioarekin

Aitor Alberdik Euskadiko selekzioarekin parte hartuko du bihar Espainiako dualtoi txapelketan. Lasterketa igande goizean izango da Gasteizen eta goizeko 12tan hasiko da. Bete beharreko distantziak 5 km korrika 20 km bizikletan eta 2,5 km korrika berriro ere. Zorte on eta animo!

Idoiari elkarrizketa

Aste honetan elkarrizketa Idoia Garderi egingo diogu, nesketan taldeko bakarra Oñatiko duatloian parte hartzera animatu zena. Animatu eta bukatu. ZORIONAK! 1. Oñatira iristean, galdetzen dizugu “zertan ari zara hemen”? Ba bai, galdera ona. Jende piloa dago, denek komentatzen dute zein gogorra den, ezagunak harrituta galdetzen didate behin eta berriz ea parte hartuko dudan… Eta nik…

Altzako duatloia

Igande goizean Altzako duatloia ospatu zen, Gipuzkoako lehenengo txapelketa. Taldeko palmaresa handitzen doa, Josetxo Mujika Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen Beterano II mailan. Bere mailan lasterketa ere irabazi zuen.

Oñatiko duatloia

Aurreko larunbatean Oñatiko XVII. duatloia ospatu zen, euskal zirkuituko 4. proba. Proba hau aurrekoak baino luzeagoa izan zen, ondorengo distantziak bete behar izan genituen: 8 km korrika (bi itzulitan) 40 km bizikletan eta berriro 4 km korrika (itzuli bat).

Roberto Renillari elkarrizketa

Elkarrizketen atala estreinatzeko Roberto Renillarengana jo dugu. Berak Basaurin debutatu zuen duatloilari bezala. 1. Basaurira iritsi zinan garaian eta montaje guztia, jaleo guztia… ikusi zenuenean, galdetzen dizugu: zer egiten dut nik hemen? Bai, hori da neure buruari galdetu niona… Zer egiten ari naiz hemen

Basauriko duatloia

Aurreko igandean Basauriko XII. duatloia ospatu zen, Euskal Zirkuituko 3. proba. Proba euri artean ospatu zen eta hainbat gorabehera sortu zituen, batez ere bizikletako partzialean. Horietako bat ondoriorik gabeko Jon Azpiazuren erorketa izan zen. Bestalde Aitor Alberdik suerte txarra izan zuen bigarren aldiz korrika hasi baino lehen gurpila zulatuz.