Urola Asirauto Plazaolako duatletek lan bikaina egin zuten Oñatiko Duatloian

Neskek bigarren garaipena jarraian eskuratu zuten. Martxoaren 13an, larunbata, Oñatiko XIX. Duatloia ospatu zen. Proba hau Euskal-Nafar zirkuituko bigarren proba izan zen eta era berean Gipuzkoako txapeldunak erabakitzeko balio izan zuen. Distantzi motzekoa izan zen Oñatiko proba, hau da, 8 km lasterka Oñatiko kaleetatik, 40km bizikletan San Prudentzioko buelta osatuz eta bukatzeko 4 km lasterka….