Gurutze Benasquen garaile

Benasquen ere izan dugu ordezkaritza asteburu honetan. Bertan mendiko triatloia jokatu da, bizikleta, korrika eta eskia proba bakarrean uztartuz. Parte hartzaileek 25 km osatu dituzte guztira, 1775 m-ko desnibela gaindituz. Mendiko bizikletan 15 km (650 m-ko desnibela),  3,9 km lasterka mendian (395 m-ko desnibela) eta proba amaitzeko 5,4 km (730 m-ko desnibela) osatu dituzte mendiko…

Euskadiko txapeldun Gernikan ere bai

Atzo, apirilak 14, Gernika-Lumoko XVII. nazioarteko esprint duatloia jokatu zen. Aurten, gainera, Euskadiko txapelak ere bertan banatu dira. Giro petralari aurre eginez, barrurako modukoa zegoen euri, hotz eta haize boladak medio, 250 duatleta izan ziren irteera puntuan. Zain zituzten ibilbidean 5,2 km-ko hasierako korrika saioa, Urdaibai inguruan 26 km-ko bizikleta itzuli bat eta amaitzeko korrikako…

Aintxiñe Galileako III. duatloian txapeldunorde

Apirilak 14an ospatu zen esprint distantziako Galileako III. Duatloia (Errioxan). Kirolariek 5 km korrika, 20 km bizikletan eta 2,5 km korrika burutu behar zituzten. Bertan izan zen Aintxiñe Kerejeta eta lasterketa bikaina burutu ostean, bigarren postuan sailkatu zen.

Lorena eta Ivan Espainiako Txapelketarako sailkatuta

Ostiral goizean, hilak 6, Villa de Gijon duatloia ospatu zen, Daniel Guzman “Pegaso”ren omenezko V.a. Gainera Espainiako duatloi txapelketara sailkatzeko baliagarria zen eta Espainiako Duatloi Koparako puntuagarria. Han izan ziren Urola Plazaolako bi taldekide, Ivan Gonzalez eta Lorena Hernandez. Bete beharreko ibilbidea 5km korrika, herriko portuan prestaturiko zirkuituari 4 bira emanez; 20 km bizikletan, ibilbide…

Euskadiko txapel berri bat Urola Plazaola talderako

Larunbatean Mugarra triatloi taldeak antolaturiko distantzia motzeko duatloia ospatu zen Durangon. Hau gainera, zirkuiturako puntuagarria izateaz gain, Euskadiko txapelketa ere izan zen. Eguraldia lagun izan zen eta 300 parte-hartzaile inguru gerturatu ziren Durangora. Urola Plazaola triatloi taldetik, ordezkari bakarra, Josetxo Mujika. Bete beharreko ibilbidea 10 km korrika herrian zehar bi bira emanez, 39,2 km bizikletan…