Lekeitioko XXI. Triatloia

Ekainak 22an arratsaldean jokatu zen Lekeitioko triatloia, Garraitz kirol elkartearen eskutik. Antolakuntzagatik zein parte hartzen duten kirolarien mailagatik, sona handiko froga da. Sprint distantziako triatloia izan zen eta irteera puntuan 500 parte hartzailetik gora bildu ziren; horietatik 60 inguru neskak. Triatletek osatu beharrekoa hau izan zen: igerian 0.75 km egin behar ziren, hondartzan hasi eta…

Ordizia-Txindoki-Ordizia I. Duatloia

Ordizian formatu bereziko duatloia izan zen larunbat arratsaldean. Ordiziatik bizikletaz irten, Larraitzera igo (9,54 km), Larraitzetik Txindokira oinezko lasterketari aurre egin (3,88kmtako igoera eta 3,88kmtako jeitsiera) eta berriro Larraitzetik Ordiziara bizikletaz itzuli (9,54km). Proba Txapel-Gorri Kirol Elkartea, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu zuten, aspaldiko erronka baten harira. Lasterketa Julen Larruceak irabazi zuen…

Santurtziko I. triatloia

Larunbatean Santurtziko triatloiaren lehen edizioa jokatu zen. Esprint distantzian lehiatu ziren ia berrehun triatloilari bertan, igerian 750m., bizikletan 18km. eta amaitzeko lasterka 5km. osatuz. Pili Bodegas (1:06:36) eta Jon Unanue (57:17) izan ziren garaile emakumezko zein gizonekoen sailkapenetan. Gureei dagokienez, berriz, bi kide izan genituen. Lan oso txukuna eginda Ainhoa Auzmendik 8. amaitu zuen (1:14:15)…

Aritzalekuko XI. Triatloia

Ekainaren 15a eta 16a asteburu oparoa izan da Aritzaleku inguruan. Izan ere, bertan triatloi bat baino gehiago ospatu dira, distantzia ezberdinetakoak: sprinta, distantzia ertaina edo Ironman erdia, errelebokakoak eta haurrena. Gure hainbat kide ere izan ziren bertaratutakoen artean. Juan Antonio Seño 33. izan zen Aritzalekuko Distantzia Ertaineko Triatloian, Ironman erdia osatuz (1,9-82-21), 4:44:01ekin. Euskal Herrikoen…

Ecotrimad

Larunbatean, ekainak 8, ospatu zen froga hau Buitrago de Lozoya herrian eta bertara joan ziren Mikel Murua eta Jon Telleria. Ironman erdiko distantzia izan zen: 1900 m igerian, 75 km bizikletan eta 21 km korrika. Igeriketa saioa Riosequillo urtegian egin zuten eta ondoren inguruetatik ibilbide gogorrean bai bizikleta eta baita korrika ere. Lasterketako sailkapen orokorrean…