Arbizu 2016

Martxoaren 19an Arbizuko XX. duatloia ospatu zen, giro latzarekin. Euria, haizea eta hotza gaindituz, gure taldekideek Arbizuko duatloi gogorrean lehiatu ziren. Goraipatu Aitor Bustosen debuta gure taldearekin. Ongi etorri! Proban gainera Asier Ruiz de Arbulok, Josetxo Mujikak, Jose Mari Mujikak eta Asier Auzmendik parte hartu zuten. Sprint proban aldiz Jośe Tomás Sánchezek izan zen gure…

Morcín 2016

Martxoaren 12an Morcínen (Asturias) adin taldeko proban 8. izan zen Asier Ruiz de Arbulo.

Oñati 2016

Martxoaren 12an ospatu zen Oñatiko duatloiaren 25. edizioa. Bertan distantzia motzeko Euskadiko txapelak banatu ziren. Gure bost taldekide gerturatu ziren. Web gune ofiziala: http://oinatikoduatloia.com/eu/ Antolakuntzak egindako bideoa: Jon Cantero eta Ainhoa Anduagak egindako bideoa: Argazki bildumak txantxiku.net Aloña Mendi K.E. Goiena Joseba Alberdi Unai Gomez Festak.com

Eibarko duatloia 2016

Larunbatean ospatu zen Eibarko duatloiean Iñaki Taboadak debuta egin zuen duatloietan, José Tomás Pérezek ere parte hartu zuen eta Jose Mari Mujika 3. izan zen Gipuzkoako txapelketan beterano II mailan. Eibarko argazki bilduma: http://www.capturasport.com/duathlon-eibar-2016 Igandean Basaurin egin zen duatloia, Euskadiko txapelketak, baina ez zen taldekiderik gerturatu.

Bertan behera asteburuko probak

Asteburu honetan Altsasu eta Mungiako duatloia egin behar ziren, baina eguraldi txarra dela eta bi probak bertan behera geratu ziren. Mungian behin duatloia bertan behera geratu zela, 10 km korrika lasterketa antolatu zuten. Mungian egin zen 10km probako argazki bilduma: Aitor Antón Sáenz https://www.facebook.com/media/set/?set=a.964992120237601.1073742618.470036596399825

Hasi da denboraldia

Sopela eta Boiro Atzo gure kirolariak estreinatu ziren. Alde batetik, Euskal Herriko Zirkuituan Sopelan ospatu zen duatloiean Jose Mari Mujikak, Jon Muruak eta José Tomás Sánchezek parte hartu zuten. Bestalde, Asier Ruiz de Arbulok 6. egin zuen Boiro-ko proba herrikoiean, non gaur Espainiako duatloi txapelketak izango diren. Hau hasi besterik ez da egin! Argazki bildumak:…

Duatloi denboraldiaren hasiera

Aurreko asteburuan Irunen eginiko ekitaldian 2015 denboraldiko Euskal Herriko triatloi eta duatloi zirkuituko lehen sailkatuak saritu zituzten. Tartean, Plazaola ATA Urola triatloi klubeko Ibone Sanchez izan zen triatloi zirkuituko nesken txapelduna eta Josetxo Mujika aldiz duatloiko beterano II mailan Euskal Herriko 2. sailkatua. Zorionak beran biei! Bestalde, duatloi denboraldia hastear dan honetan, Plazaola ATA Urola…

Duatloi denboraldi amaiera eta duatloi txikia

Aurreko larunbatean jokatu zen Azkoitiko duatloiarekin, aurtengo duatloien zirkuitua bukatutzat ematen da. Bertan, 10, 40, 5 km-ko distantziako Euskadiko txapela zegoen jokoan eta Plazola-Godoy Urola T.K.-ko taldekideek emaitza oso onak lortu zituzten. Emakumeen mailan Ibone Sanchezek bigarren postua lortu zuen, esan, txapela gertu izan zuela baina gaizki seinalaturiko errotonda batean nahastu eta lehenengo postua galdu…

Eibarko duatloia

Aurrera doa duatloi denboraldia eta iada Urola T.K.-Plazaola-Godoy taldeko partaideak Euskal Herriko zirkuituko 4 probetan parte hartu dute . Azkena, aurreko larunbateko froga izan zen, Eibarko Duatloia sprint distantzian. Bertan, distantzia honetako Gipuzkoako txapelketa jokatu zen eta Josetxo Mujikak V2 mailan txapela jartzea lortu zuen eta Jose Manuel Benitez-ek 3. postua eskuratu zuen V1 mailan….

Triatloi denboraldia hasi da

Aste buru honetan Triatloi eta Duatloi denboraldiari hasiera eman zaio Reynosa (Cantabria) jokatu den neguko triatloiarekin. Bertan, Plazaola Godoy Urola T.K.-ko kide batzuk parte hartu dute eguraldi txarrari aurre eginaz. Bestalde gogoratu, duatloi denboraldia, datorren larunbatean hasiko dela Ermuan jokatuko den esprint distantziako lasterketarekin. Plazaola Godoy Urola T.K.-ko kideek ere kirol hau egitera animatzen zaituzte…

Basauri

Basauriko duatloiean: Asier Ruiz de Arbulo 39., Joseba Alberdi 61., Arkaitz Etxezarreta 106., Jose Mari Mujika 123., Raimon Diaz 126. eta Jose Tomas Perez 157. Nesketan Idoia Garde 11. Taldeka mutilak 13. izan ziren.