Mungiako duatloia (Euskadiko Txapelketa)

Mungiako duatloiean (Euskadiko Txapelketa): Josetxo Mujika garaile beterano II mailan. Jon Telleria 20., eta Joseba Alberdi, Raimon Diaz, Jose Mari Mujika, Arkaitz Etxezarreta eta Jose Tomas Sanchez. Mutilak taldeka 11. Nesketan, Idoia Garde 10.

Sopela

Josetxo Mujika 2. izan zen beterano II mailan Sopelako duatloian eta baita Euskadiko txapelketan ere. Beste taldekideekin batera taldeka ere puntuatu zuten (24.).

Ermua

Ermuko duatloian: Iosu Bareño 74., Oier Diaz de Espada 75. eta Jose Mari Mujika 97. Taldeka puntuatu zuten baina sailkapenik ez dute argitaratu.

Ordizia-Txindoki-Ordizia I. Duatloia

Ordizian formatu bereziko duatloia izan zen larunbat arratsaldean. Ordiziatik bizikletaz irten, Larraitzera igo (9,54 km), Larraitzetik Txindokira oinezko lasterketari aurre egin (3,88kmtako igoera eta 3,88kmtako jeitsiera) eta berriro Larraitzetik Ordiziara bizikletaz itzuli (9,54km). Proba Txapel-Gorri Kirol Elkartea, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu zuten, aspaldiko erronka baten harira. Lasterketa Julen Larruceak irabazi zuen…

Arbizuko XVII. Duatloia

Hau ere larunbatez jokatu zen, apirilaren 27an, giro makurra eta hotza lagun. Distantzia Motzeko proba izan zen, 8km. lasterka, 32km. bizikletan, herritik irtenda Lizarragako portua igoz Kateraino eta Etxarri-Aranatzetik pasaz bi itzuli osatuz, eta 4km. berriro ere hasierako ibilbideari itzuli bakarra emanez. Garaileak sailkapen orokorrean Raul Roda eta Nerea Etxeberria izan ziren. Urola-Plazaola-Godoyko hiru kidek…

Bilboko IX. Duatloia-Paul Seco Oroimenezkoa

Apirileko azken larunbatean, apirilaren 27an, negu giroarekin jokatu zen Bilbon bertako duatloiaren edizio berri bat eta bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko hiru kidek. Sprint distantzian jokatu zen proba, korrika 5km. hasteko, bizikletan 21km. Artxanda inguruetara igoz eta lasterketa beste 2,5km. amaitzeko Erriberan. Lasterketako sailkapen orokorrean Iurgi Etxeandia (1:00:07) eta Ainhoa Murua (1:07:42) nagusitu ziren gizonezko…

“Ciudad de Logroño” I. Duatloia

Apirilaren 20an jokatu zen Errioxan proba hau ere eta esprint distantzia osatu behar izan zuten parte-hartzaileek: 4,3 km – 26 km – 2,3 km. Gure klubak ordezkari bat izan zuen bertan, 18. postuan sailkaturiko Iosu Bareño. Lasterketan nagusi Eder Rodriguez izan zen gizonezkoetan eta nesketan Maria Angela Cueva.

Arrigorriagako XVI. duatloia – Distantzia luzeko Euskadiko txapelketa

Apirilaren 20an jokatu zen Arrigorriagan bertako duatloiaren edizio berria. Duatloirariek 12 km korrikan, 75 km bizikletan eta amaitzeko beste 12 km berriro ere lasterka egin behar izan zituzten, distantzia luzea osatzeko. Euskadiko txapelak ere banatu ziren. Lasterketako sailkapen orokorrean Javier Miguel (3:29:01) eta Veronica Dominguez (4:13:06) nagusitu ziren gizonezko zein emakumezkoetan. Euskadiko txapelak ere eurentzat…

Azkoitiko XIV. Duatloia

Larunbat arratsaldean jokatu zen Azkoitian euskal duatloi zirkuiturako puntuagarria zen hamargarren lasterketa. Hau gainera, Gipuzkoako Txapelketa izan zen. Duatletek 9,9km. korrikan, 40km. bizikletan, tartean Azkarateko mendatea igo eta Urretxura arteko ibilbidea osatuta, eta amaitzeko 4,8km. berriro ere lasterka herriko kaleetan. Beroak izan zuen eraginik eta are gehiago gogortu zituen probako ibilbidea eta atleten ahalegina. Lasterketako…

Eguesko XIV. Duatloia – Taldekako erlojupekoa

Nafarroan izan zen larunbat arratsaldean bigarren hitzordu bat eta bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko neskek. Sprint distantzian jokatu zen proba, korrika 5km. hasteko, bizikletan 21km. eta lasterketa beste 2,5km. amaitzeko. Berezitasun bat du proba honek, taldekide guztiek elkarrekin osatu behar dutela ibilbidea eta irteera minutu bateko tarteekin eman zitzaiola talde bakoitzari. Elite mailan parte hartu…

Gernikako-Lumoko XVIII. Nazioarteko Sprint Duatloia

Larunbat arratsaldean, hilak 6, jokatu zen Gernikan euskal duatloi zirkuiturako puntuagarria zen hamargarren lasterketa. Duatletek 5 km korrikan, 24 km bizikletan, tartean Urdaibaiko biosferako parajeak zeharkatuz, eta amaitzeko 2,5 km berriro ere lasterka herriko kaleetan. Lasterketako sailkapen orokorrean Emilio Martin (1:03:48) eta Inmaculada Pereiro (1:17:32) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan. Urola-Plazaola-Godoyko bederatzi taldekide…

Extrem Zornotza – Amorebieta-Etxanoko IV. Duatloia

Igande goizean Bizkaian izan zen zita. Zornotzan jokatu zen Euskadiko Duatloi zirkuituko hamaikagarren duatloia. Hau distantzia motzean jokatu zen (10km-38km-5km). Garaileak gizonezko eta emakumezkoen lasterketetan Iurgi Etxeandia (1:49:34) eta Lourdes Oiartzabal (2:10:56) izan ziren. Urola-Plazaola-Godoy taldeko kideak ere izan genituen bertan, lau guztira. Gizonezkoetan Juan Antonio Seño izan zen lehen taldekidea 34. (2:01:55), Josetxo Mujika,…