Arrigorriagako dualtoia

Larunbat arratsaldean Arrigorriagan distantzia luzeko Euskadiko txapelketa jokatu zen. Oraingo honetan bete beharreko ibilbidea 14 km korrika, 60 km bizikletan eta berriro ere 7 km korrika ziren.

Ainhoari elkarrizketa

Aste honetan elkarrizketa Ainho Garciari egingo diogu. Sorpresa handia eraman baitzuen Gernikako Nazioarteko dualtoian. 1. Gernikara iristean, galdetzen dizugu “zertan ari zara hemen”? Horixe bera da neuk nere buruari galdetzen diodana. Urduritasuna nagusi da, hanketan sentsazio txarrak eta gogo gutxi korrikan hasteko. Halere sentsazio hau ez da berria eta bereziki karrera hau iristeko gogoa nuen…

Gernikako dualtoia

Larunbat arratsaldean euskal zirkuituaren baitan Gernikako duatloi internazionala ospatu zen. Bertan parte ere parte hartu genuen.

Azkoitiko dualtoia

Igande goizean Azkoitiko X. Duatloia ospatu zen. Gipuzkoako duatloi txapelketa izan zen maila nagusian. Partaidetza handia izan genuen; 10 mutil eta 4 neskekin parte hartu genuen.

Matxini elkarrizketa

Aste honetan elkarrizketa Iban Matxinandiarenari (“Matxin”) egingo diogu. Espero baino gehiago sufritu baitzuen Durangoko duatloian. 1. Durangora iristean, galdetzen dizugu “zertan ari zara hemen”? Egia esan ez dakit, zegon eguraldiak ez zun asko animatzen baino gustilloa hartu diodanez ba a “hechar el higado”. Gainea bizikletako botellina etxen ahaztuta jun nintzen eta eskerrak Iratik postu bat…

Plazaola

Iturgintza – Saneamendua – Berogailuak Taldearekin bat egiten duen babesle berria aurkezten dizuegu: PLAZAOLA. Plazaola iturgintzari lotutako enpresa bat da. Plazaolak denbora asko darama herriko kirolarekin bat egiten. Gaur egun guri laguntzeaz gain idi probak  ere laguntzen ditu. Aurretik sokarirari eta korrikalariei (Behobian, maratoietan, lasterketa herrikoietan…) eman die babesa besteak beste. Gugan jarri duen ilusio…

Durangoko duatloia

Aurreko larunbat arratsaldean Durangoko Duatloia ospatu zen. Bertan izan ginen berriro ere eta oraingo honetan 9 km korrika 40 bizikletan eta 5 km korrika bete genituen, horietako asko euripean.

Aitor Espainiako txapelketan

Igande honetan Gasteizen jokatu den Espainiako Duatloi txapelketan parte hartu du Aitor Alberdik eta lasterketa duin bat burutu du.

Aitor Alberdi Euskadiko selekzioarekin

Aitor Alberdik Euskadiko selekzioarekin parte hartuko du bihar Espainiako dualtoi txapelketan. Lasterketa igande goizean izango da Gasteizen eta goizeko 12tan hasiko da. Bete beharreko distantziak 5 km korrika 20 km bizikletan eta 2,5 km korrika berriro ere. Zorte on eta animo!

Idoiari elkarrizketa

Aste honetan elkarrizketa Idoia Garderi egingo diogu, nesketan taldeko bakarra Oñatiko duatloian parte hartzera animatu zena. Animatu eta bukatu. ZORIONAK! 1. Oñatira iristean, galdetzen dizugu “zertan ari zara hemen”? Ba bai, galdera ona. Jende piloa dago, denek komentatzen dute zein gogorra den, ezagunak harrituta galdetzen didate behin eta berriz ea parte hartuko dudan… Eta nik…

Altzako duatloia

Igande goizean Altzako duatloia ospatu zen, Gipuzkoako lehenengo txapelketa. Taldeko palmaresa handitzen doa, Josetxo Mujika Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen Beterano II mailan. Bere mailan lasterketa ere irabazi zuen.

Oñatiko duatloia

Aurreko larunbatean Oñatiko XVII. duatloia ospatu zen, euskal zirkuituko 4. proba. Proba hau aurrekoak baino luzeagoa izan zen, ondorengo distantziak bete behar izan genituen: 8 km korrika (bi itzulitan) 40 km bizikletan eta berriro 4 km korrika (itzuli bat).