Urretxu Zumarragako 6. duatloi txikia

Datorren martxoaren 30ean arratsaldeko 16:00etan Urretxu Zumarragako 6. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Aurreko urtean bezala, aurten ere 9 eta 10 urte dituztenek parte hartu ahal izan dute, 11-14 urte dituztenez gain. Hau da, duatloian 2005-2010 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira), 3…

Neguko Triatloia

Neguko Triatloi denboraldian bete betean sartuta gaude eta pasa den igandean Espaniako txapelketa jokatu zen Vinuesan (Soria). Plazaola Urola Triatloi taldeko Genma Hernandez izan zen bertan parte hartzen eta emaitza bikaina lortu zuen. Elite mailan Espaniako 2. postua lortu bait zuen. Eguraldi txarra zela eta Santa Ines portua ezinezkoa zen bizikletan igotzea eta frogako ibilbidea…

San Silbestre lasterketa 2018

Urtea bukatzear dagoen honetan, Plazola Urola Triatloi Klubak IV. San Silbestre lasterketa antolatuko du abenduaren 31rako. Aurten bakarkako lasterketa ez da egongo eta bakarrik bikote mistoak parte hartuko dute. Honekin, Plazaola Urola Triatloi Klubak, bi helburu bete nahi ditu. Bata, lasterketa parekidea izatea, emakumearen parte-hartzea indartuz eta bestea, aurreko urteetan izan duen izaera herrikoia mantentzea….

Euskaraldia

Urola triatloiak datorren azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldia ekimenari sostengua emango dio. Berdin du Belarriprest edo Ahobizi izan, denok bat hizkuntza ohitura aldatzea dugu helburu eta euskara sustatzea gure taldekideen artean.

Zarauzko Triatloia

Aurrera doa triatloi denboraldia eta Plazaola Urola Triatloi Klubeko kideak burubelarri dabiltza proba desberdinetan parte hartzen. Aurreko larunbatean Euskal Herrian izen gehien duen triatloia jokatu zen, Zarauzko triatloia alegia. Partaideek, Getariko hondartzatik Zarauzko hondartzara igeri egin behar zuten 2800 m inguru, Zarautzen bizikleta hartu eta 78 kilometroko ibilbide gogorrari aurre egin behar izan zioten Meaga…

Kronika

Joan den asteburuan Urola Plazaola Triatloi Klubeko kideek V. Duatloi Txikia antolatu zuten Zumarraga-Urretxuko kaleetan zehar. Partaidetza altua izan zen haurren artean eguraldi ona medio. Esfortzua eta ilusioa izan ziren larunbat arratseko aipagarrien eta urteroko legez amaiera ederra eman zitzaion egunari partaide eta antolatzaile guztien argazkiarekin. Bestetik, jada triatloi denboraldia hasi dute Urola Plazaola Triatloi…

Urretxu Zumarragako 5. duatloi txikia (Argazkiak)

Hona hemen Urretxu Zumarragako 5. duatloi txikian atera genituen argazkiak. Hemendik, gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu laguntzaile eta parte-hartzaile guztiei! [Oharra] Aldez aurretik, argazkiak ateratzeko baimena eskatu genuen. Akatsen badago abisatu mesedez (iruzkina utzi edo info [abildua] urolatriatloia.com e-mail helbidera idatzi). Hau da, baimenik eman ez bazenuen eta azaltzen bazara, ahalik eta azkarren kenduko…

Urretxu Zumarragako 5. duatloi txikia

Datorren apirilaren 21ean arratsaldeko 16:00etan Urretxu Zumarragako 5. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Aurtengo berritasun nagusia 9 eta 10 urte dituztenek ere parte hartu ahal izango dutela da. Hau da, duatloian 2004-2009 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira), 3 mailatan banatuta: 9-10 urte,…

Iban Azarola Gipuzkoako duatloi txapeldun SUB23 mailan

Iban Azarola gazteak Gipuzkoako txapela irabazi zuen 23 urte azpikoen mailan Eibarren ospatu zen duatloian. Berarekin batera Jose Mari Mujikak ere parte hartu zuen. Argazkiak Lartaun Iturbe: https://www.flickr.com/photos/largazki/26769207508/in/album-72157693407112004/ Ramon Beitia: https://www.facebook.com/ramon.beitia.3/posts/198010830956211 Basauriko duatloia Bikote nekaezin honek, igandean ere Basauriko duatloia egin zuen. Argazkiak http://www.geuria.eus/argazkiak/basauri-duatloia-2018-argazkiak/