Triatloi hitzordu bikoitza pasa den asteburuan

Joan den larunbatean Bermeoko V. triatloi esprinta ospatu zen, hego Euskal Herriko zirkuituko bigarren proba zena. 240 triatleta bildu ziren eta garaipena Felix J. Martinez eta Estefania Gomez kantabriarrek eskuratu zuten.

Emaitza bikainak Ermuko duatloian

Larunbatean Ermuko Triatloi Taldeak antolaturiko Ermuako Duatloi Sprinta jokatu zen. Duatletek lasterka 5,3 km, bizikletan 22 km eta amaitzeko 2,5 km lasterka osatu behar izan zituzten. Lasterketa Raf Baugh australiarrak gizonezkoetan eta Ainhoa Murua zarauztarrak emakumezkoetan irabazi zuten.

Duatloiak amaitzera eta triatloiaren hasiera asteburuan

Duatloi denboraldia ez da bukatu. Asteburu honetan Zornotzako duatloi motza eta Biarritz Olimpique taldeak antolatutako Senpereko triatloia jokatu dira. Kirol egutegian ohikoa den triatloi honetan hegoalde eta iparraldeko triatletek Senpere inguruko paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan dute larunbat eta igandez.