XXVII. Donostiako nazioarteko triatloia

Igande goizean Donostiako nazioarteko XXVII. triatloia jokatu zen Onditzen oroimenezkoa, euskal zirkuiturako puntuagarria. Gipuzkoako distantzia olinpikoko triatloi txapelketa ere izan zen hau. Bertan igerian 1500 m, bizikletan 40 km eta korrika 10 km osatu zituzten 800 parte hartzaileek. Sailkapen nagusian, garailea Eneko Llanos izan zen 1:57:00 denborarekin eta nesketan berriz, Ashlee Bailie Australiarra 2:13:57 markarekin….

Lekeitioko XX. triatloia

Ekainaren 17ko arratsaldean jokatu zen Lekeitioko triatloia, antolakuntzagatik zein kirolarien mailagatik, sona handiko froga dena. Esprint distantziako triatloia izan zen eta irteera puntuan 475 parte-hartzaile izan ziren; horietatik 50 inguru neskak. Guztira igerian 0,75 km, bizikletan 20 km, ibilbide gogor bati itzuli emanez eta amaitzeko korrika 5 km eskas osatu behar izan zituzten triatloilariek. Proba…

Donostri esprint triatloia

Igande goizean Donostri esprint triatloia jokatu zen Gipuzkoako hiriburuan, euskal zirkuiturako puntuagarria. Bertan igerian 750 m, bizikletan 20 km eta korrika 5 km osatu zituzten 450 parte-hartzaileek. Nesketan Ibone Sanchezek 2. postuan amaitu zuen proba, Nuria Rodriguez garailearengandik 14 segundora baino ez, 1:14:04rekin.  Lorena Hernandez 14. helmugaratu zen eta Ainhoa Auzmendi 24. Osaturiko lasterketa bikainari…

Zarauzko XXVI. triatloia

Larunbat arratsaldean jokatu zen Zarauzko sona handiko ekitaldiaren edizio berri bat. Triatloi hau distantzia ertainekoa izan zen eta irteera puntuan 650 parte hartzaile izan ziren, probarako onarturiko kopurua erabat betez. Guztira igerian 2,9 km, Getaria eta Zarautz lotuz, bizikletan 81 km, ibilbide gogor bati itzuli emanez, eta amaitzeko korrika 20 km osatu behar izan zituzten…

Extremem Man 226 Salou – Costa Daurada

Igandean, hilak 3, jokatu zen Saloun Ironman distantziako proba gogor hau eta bertan parte hartu zuen Jon Murua taldekideak. Oso proba luzea da, guztira igerian 3800 m, bizikletan 180 km eta amaitzeko korrika maratoia (42,2 km) egin behar baitira proban zehar. 300 triatloilarik baino gehiagok hartu zuten parte. Lainoturik hasi zuten lasterketa, bizikletako saioan euria…

Ondarroako triatloia

Larunbat arratsaldean jokatu zen Ondarroan bertako triatloiaren edizio berri bat. Triatloi hau distantzia olinpikokoa izan zen eta irteera puntuan 350 parte-hartzaile izan ziren, probarako onarturiko kopurua erabat betez. Guztira igerian 1,5 km, bizikletan 41 km eta amaitzeko korrika 10 km osatu behar izan zituzten triatloilariek. Proba nagusian Nicholas Kastelein, 1:58:58rekin, eta Bailie Ashlee, 2:14:10rekin, izan…