Urretxu-Zumarragako Duatloi Herrikoia 2012

Urretxu-Zumarragako duatloi herrikoia aurkezten dizuegu. Datorren urriaren 20an, larunbata, 17:00etan duatloi herrikoia ospatuko da, Areizaga-Kalebarreneko plazan. Proban 3 km korrika, 14 km bizikleta eta 1,5 km korrika egin beharko dira. Izen ematea 12 € izango da federatu naiz federatu gabeentzat eta www.triatloi.org web orrian egin beharko dira. Nahiz eta egunean bertan izen emateak egin daitezkeen,…

II. Sertri Madrid

Igande arratsaldean oraindik Madrilen bazegoen zer egin eta Ainhoa eta Rosak Sertri triatloian parte hartu zuten. Ongintzako izaera duen ekitaldi honetan distantzia eta modalitate askoko frogak ospatzen dira 2400dik gora parte-hartzaile bilduz. Taldekideen kasuan, esprint distantziako triatloia izan zen eta 5. eta 9. helmugaratu ziren hurrenez hurren.

Espainiako triatloi esprint txapelketa

Urriaren 6an Madrilen Espainiako onenak bildu ziren esprint distantziako txapelketa jokatzeko. Ibone Sanchez taldekidea ere han izan zen. Hala ere, ez zuen bere egunik onena izan eta istripu batek lehenengo postuetatik urrundu zuen. Helmugara 18. postuan iritsi zen (elite mailan) eta 23 urtez azpikoen mailan 4. sailkatu zen. Istripu horrek minduta utzi bazuen ere, arratsaldean…

Distantzia luzeko triatloiak

Irailak 30ean berriz, zita Calellan (Katalunian) izan genuen. Bertan Juan Antonio Señok Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelketan parte hartu zuen. Osatu beharrekoa Ironman bezala ezagutzen den distantzia: 3.800m igerian, 180km bizikletan eta 42km korrika. Señok 10 ordu eta 36 minutu behar izan zituen froga osatzeko. Adin-taldeen mailan parte hartu zuen eta bere taldekoen artean 40….

Mendigorriako kuadriatloia

Irailaren 15ean Mendigorrian (Nafarroa) froga berezia ospatu zen; kuadriatloia. 4 atalez osatua zegoen: 700 m igerian, 2 km piraguan, 15 km bizikletan eta 3,2 km korrika. Bertan Urola-Plazaola taldeko Roberto Renillak parte hartu zuen, helmuga ordu bat eta 42 minutu ostean gurutzatuz, sailkapeneko 11. postuan. Garailea Alberto Cebollada izan zen 1:18:59ko markarekin.

II. Sertri Santander

Igande arratsaldean, hilak 23, jokatu zen Santanderren esprint distantziako triatloi hau. Bertan parte harturiko 200 triatloilarik baino gehiagok igerian 750 m, bizikletan 20 km eta amaitzeko korrikako atalean 5 km osatu zituzten. Garaileak Sergio Correa (1:04:075) eta Patricia Corral (1:22:12) izan ziren. Urola-Plazaolakoei dagokienez, Aintxiñe Kerejeta 4. (1:27:02) helmugaratu zen emakumezkoen artean.