Apirilaren 20an jokatu zen Errioxan proba hau ere eta esprint distantzia osatu behar izan zuten parte-hartzaileek: 4,3 km – 26 km – 2,3 km. Gure klubak ordezkari bat izan zuen bertan, 18. postuan sailkaturiko Iosu Bareño. Lasterketan nagusi Eder Rodriguez izan zen gizonezkoetan eta nesketan Maria Angela Cueva.
Egilea: admin
Arrigorriagako XVI. duatloia – Distantzia luzeko Euskadiko txapelketa
Apirilaren 20an jokatu zen Arrigorriagan bertako duatloiaren edizio berria. Duatloirariek 12 km korrikan, 75 km bizikletan eta amaitzeko beste 12 km berriro ere lasterka egin behar izan zituzten, distantzia luzea osatzeko. Euskadiko txapelak ere banatu ziren. Lasterketako sailkapen orokorrean Javier Miguel (3:29:01) eta Veronica Dominguez (4:13:06) nagusitu ziren gizonezko zein emakumezkoetan. Euskadiko txapelak ere eurentzat…
Azkoitiko XIV. Duatloia
Larunbat arratsaldean jokatu zen Azkoitian euskal duatloi zirkuiturako puntuagarria zen hamargarren lasterketa. Hau gainera, Gipuzkoako Txapelketa izan zen. Duatletek 9,9km. korrikan, 40km. bizikletan, tartean Azkarateko mendatea igo eta Urretxura arteko ibilbidea osatuta, eta amaitzeko 4,8km. berriro ere lasterka herriko kaleetan. Beroak izan zuen eraginik eta are gehiago gogortu zituen probako ibilbidea eta atleten ahalegina. Lasterketako…
Eguesko XIV. Duatloia – Taldekako erlojupekoa
Nafarroan izan zen larunbat arratsaldean bigarren hitzordu bat eta bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko neskek. Sprint distantzian jokatu zen proba, korrika 5km. hasteko, bizikletan 21km. eta lasterketa beste 2,5km. amaitzeko. Berezitasun bat du proba honek, taldekide guztiek elkarrekin osatu behar dutela ibilbidea eta irteera minutu bateko tarteekin eman zitzaiola talde bakoitzari. Elite mailan parte hartu…
Gernikako-Lumoko XVIII. Nazioarteko Sprint Duatloia
Larunbat arratsaldean, hilak 6, jokatu zen Gernikan euskal duatloi zirkuiturako puntuagarria zen hamargarren lasterketa. Duatletek 5 km korrikan, 24 km bizikletan, tartean Urdaibaiko biosferako parajeak zeharkatuz, eta amaitzeko 2,5 km berriro ere lasterka herriko kaleetan. Lasterketako sailkapen orokorrean Emilio Martin (1:03:48) eta Inmaculada Pereiro (1:17:32) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan. Urola-Plazaola-Godoyko bederatzi taldekide…
Extrem Zornotza – Amorebieta-Etxanoko IV. Duatloia
Igande goizean Bizkaian izan zen zita. Zornotzan jokatu zen Euskadiko Duatloi zirkuituko hamaikagarren duatloia. Hau distantzia motzean jokatu zen (10km-38km-5km). Garaileak gizonezko eta emakumezkoen lasterketetan Iurgi Etxeandia (1:49:34) eta Lourdes Oiartzabal (2:10:56) izan ziren. Urola-Plazaola-Godoy taldeko kideak ere izan genituen bertan, lau guztira. Gizonezkoetan Juan Antonio Seño izan zen lehen taldekidea 34. (2:01:55), Josetxo Mujika,…
Altsasuko IV. Razesa Duatloi Sari Nagusia
Larunbat arratsaldean, hilak 23, jokatu zen Sakana Triatloi Taldeak antolatutako lasterketa hau. Sprint distantziakoa izan zen. Duatletek 5 km korrikan, 23 km bizikletan, tartean Urdiain eta Iturmendi zeharkatuz, eta amaitzeko 2,5 km berriro ere lasterka Altsasuko kaleetan. Lasterketako sailkapen orokorretan Raul Amatriain (1:00:55) eta Nuria Rodriguez (1:14:20) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan. Urola-Plazaola-Godoyko…
Oñatiko XXII. Duatloia
Larunbat arratsaldean, hilak 16, jokatu zen Duatloi Zirkuituko zazpigarren proba hau. Beraz, denboraldiko proben erdiak ia jokatu dira dagoeneko. Distantzia motzekoa izan zen Oñatiko lasterketa. Duatletek 10 km korrikan, 40 km bizikletan, tartean Antzuolatik Urretxura bidean Deskargako mendatea igoz, eta amaitzeko 5 km berriro ere lasterka. Lasterketako sailkapen orokorretan Felix Javier Martinez (1:53:55) eta Lourdes…
Basauriko XVII. Duatloia
Igande goizean eta giro epela lagun, baina hego haize zakar samarra ere bazela, jokatu zen Basauriko duatloia, zirkuituko seigarrena. Duatloilariek sprint distantzia osatu zuten: 6.2 km korrikan, 19.9 km bizikletan eta 2,9 km lasterketa berriro ere. Sailkapen orokorrean garaileak Kuentz Benoit (1:05:51) eta Lourdes Oiartzabal (1:20:23) izan ziren. Proba honetan gure bost taldekidek hartu zuten…
Durangoko VII. Duatloia – Euskadiko Duatloi Labur Txapelketa
Larunbat arratsaldean, hilak 9, jokatu zen Duatloi Zirkuituko bosgarren proba. Distantzia motzekoa izan zen, denboraldiko modu honetako lehenengoa. Duatletek 10km. korrikan, 40km. bizikletan eta amaitzeko 5km. berriro ere lasterka osatu zituzten. Lasterketako sailkapen orokorretan Iurgi Etxeandia (2:01:17) eta Gurutze Frades (2:23:33) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan. Bertan Urola-Plazaola-Godoyko lau taldekide izan genituen eta…
Mungia, Eibar eta Isaba
Mungiako V. Duatloia Otsaileko azken larunbatean, hilak 23, jokatu zen Duatloi Zirkuituko hirugarren proba hau. Sprint distantziakoa izan zen, kirolariek 5km. korrikan, 21km. bizikletan eta amaitzeko 2,5km. berriro ere lasterka osatu zituztelarik. Lasterketako sailkapen orokorretan Iurgi Etxeandia (1:01:07) eta Naiara Pérez (1:15:36) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan. Bertan Urola-Plazaola-Godoyko hiru taldekide izan genituen…
Sopela eta Barakaldo
Sopelako VIII. duatloia jokatu zen larunbat arratsaldean, esprint distantziakoa (5,2-19.2-2,5) eta bertan izan ziren Urola-Plazaola-Godoyko lau kide. Lasterketan Mikel Elgezabal (55:17) eta Inma Pereiro (1:04:38) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan. Gureen artean, berriz, lasterketa ederra eginda 13. helmugaratu zen Jon Azpiazu Tobar (58:10), Iosu Bareño 69. (1:03:24), Raimundo Diaz Mesonero 124. (1:08:25) eta…