Kronika

Joan den asteburuan Urola Plazaola Triatloi Klubeko kideek V. Duatloi Txikia antolatu zuten Zumarraga-Urretxuko kaleetan zehar. Partaidetza altua izan zen haurren artean eguraldi ona medio. Esfortzua eta ilusioa izan ziren larunbat arratseko aipagarrien eta urteroko legez amaiera ederra eman zitzaion egunari partaide eta antolatzaile guztien argazkiarekin. Bestetik, jada triatloi denboraldia hasi dute Urola Plazaola Triatloi…

Urretxu Zumarragako 5. duatloi txikia (Argazkiak)

Hona hemen Urretxu Zumarragako 5. duatloi txikian atera genituen argazkiak. Hemendik, gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu laguntzaile eta parte-hartzaile guztiei! [Oharra] Aldez aurretik, argazkiak ateratzeko baimena eskatu genuen. Akatsen badago abisatu mesedez (iruzkina utzi edo info [abildua] urolatriatloia.com e-mail helbidera idatzi). Hau da, baimenik eman ez bazenuen eta azaltzen bazara, ahalik eta azkarren kenduko…

Urretxu Zumarragako 5. duatloi txikia

Datorren apirilaren 21ean arratsaldeko 16:00etan Urretxu Zumarragako 5. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Aurtengo berritasun nagusia 9 eta 10 urte dituztenek ere parte hartu ahal izango dutela da. Hau da, duatloian 2004-2009 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira), 3 mailatan banatuta: 9-10 urte,…

Duatloi txiki arrakastatsua

Pasa den larunbatean antolatu genuen 4. Urretxu-Zumarragako duatloi txikia arrakastaz ospatu zen. Eguraldia lagun izan genuen eta ume ugari gerturatu ziren, batez ere txikienen artean.  Hori dela eta, aurreikusi bezala, bi lasterketa egin ziren; lehenengo 2005 eta 2006an jaiotakoak eta ondoren 2003 eta 2004an jaiotakoak. Denera, 60 gaztetxo baino gehiago lehiatu ziren; gehienak Urretxu Zumarragakoak,…

Urretxu Zumarragako 4. duatloi txikia

Datorren apirilaren 29an goizeko 10:30tan Urretxu Zumarragako 4. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Bertan, 2003-2006 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira). Probak 750 m korrika, 2 000 m bizikletan eta 450 m korrika izango ditu. Ibilbidea honakoa izango da: Hori dela eta, bizikleta…

Duatloi txikia

Joan den igandean giro paregabean ospatu zen 3. Urretxu Zumarragako duatloi txikia. Azkenean eguraldiak errespetatu zuen eta parte hartzera gerturatu zirenek gozatu ahal izan zuten. Ea hurrengoan gehiago diren, ziur esperientziak merezi duela! Argazki bilduma Flickr: https://flic.kr/s/aHskyu1Ytb Otzamotz web atarian aipamena: http://www.otamotz.eus/48991/

Urretxu Zumarragako 3. duatloi txikia

Datorren maiatzaren 1ean goizeko 11etan Urretxu Zumarragako 3. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Bertan, 2002-2005 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira). Probak 750 m korrika, 2 000 m bizikletan eta 450 m korrika izango ditu. Ibilbidea honakoa izango da: Hori dela eta, bizikleta…

Duatloi denboraldi amaiera eta duatloi txikia

Aurreko larunbatean jokatu zen Azkoitiko duatloiarekin, aurtengo duatloien zirkuitua bukatutzat ematen da. Bertan, 10, 40, 5 km-ko distantziako Euskadiko txapela zegoen jokoan eta Plazola-Godoy Urola T.K.-ko taldekideek emaitza oso onak lortu zituzten. Emakumeen mailan Ibone Sanchezek bigarren postua lortu zuen, esan, txapela gertu izan zuela baina gaizki seinalaturiko errotonda batean nahastu eta lehenengo postua galdu…